Bilbao Unamuno - Easo 01 Begitek (argazkia: unamunosk.com)

Loiola Indautxu bakarrik geratu da lidertzan

Loiola Indautxu bakarrik geratu da lidertzan, Fundacion 5+11ren aurka garaipen landua lortu eta gero (60-62). Arabarrak aurretik izan ziren minutu askotan, eta atsedenaldira 42-28 aurretik heldu baziren ere, hemeretzi puntuko abantaila ere lortu zuten. Orduan, bilbotarrek erreakzionatzea lortu, eta markagailua estutu zuten (56-50). Berriz ere erasoan gelditu, eta azken minutuan 59-58ko emaitzarekin hiruko batekin, eta jaurtiketa libre batekin markagailua irauli eta garaipena erdietsi zuten.

Bilbon, Unamunok 70-60ko emaitzarekin Easo 01 Begitek menderatzea lortu zuten, eta donostiarrek lehen porrota jasan zuten. Donostiarrek ongi ekin zien partidari (13-21), eta atsedenaldira 30-38ko emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatian, bizkaitarrek 20-9ko emaitzarekin hasi, eta markagailua iraultzea lort zuten (50-42), eta azken hamar minutuetan garaipena lortuz.

TAKE Iurre Tabernak lehen garaipena erdietsi zuen 66-59ko emaitzarekin La Salle Bilbao menderatu eta gero. Kanpotarrek aurretik hasi baziren ere (14-17), eta bigarren zatian 32-11ko partzialarekin atsedenaldira 46-28ko emaitzarekin heldu ziren, eta aldeak bigarren zatian mantenduz garaipena lortu zuten.

Fundacion 5+11 B eta Grupo Zaher ISBk bina garaipen dituzte

Fundacion 5+11 B eta Grupo Zaher ISB dira A2ko lidertzan, eta maila mantentzeko lehian aurrea hartu dute. Arabarrak 68-80 irabazi zuten ATE Asesores Araberriren aurka, eta azkoitiarrak, aldiz, Easo 02 Adarraren aurka lortu zuten garaipena 48-57ko emaitzarekin.

Hirugarren postuan da Urgatzi, euskal ligan lortzen duten lehen garaipena erdietsi baitzuten Corazonistasen aurka 64-28ko emaitzarekin.