Loiola Indautxu (argazkia: loiolabasket.com)

Loiola Indautxuk derbia irabazi eta lehen liderra da

Loiola Indautxuk lidertzan ekin dio bigarren faseari, 81-48ko emaitzarekin bilbotarren arteko derbian Bilbao Unamuno mendean hartu eta gero. Etxekoek ongi ekin zien partidari (20-13), eta atsedenaldira 40-25eko markagailuarekin heldu ziren. Bigarren zatian, 24-11ko partzialarekin partida erabat apurtzea lortu zuten.

Bigarren sailkatua da Fundacion 5+11, 39-63ko emaitzarekin La Salle Bilbao menderatuta. Garaipen erosoa lortu zuten arabarrek, non lehen laurdenetik jada aurrea hartu zuten partidan (6-18), eta atsedenaldira 17-33ko emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatian, bilbotarrek aldeak murriztu bazituzten ere (31-42), gasteiztarrek partida apurtzea lortu zuten.

Hirugarren postuan da Easo 01 Begitek, TAKE Iurre Taberna 56-38 menderatu eta gero. Lehen zati berdintsu baten ondoren (23-21), donostiarrek 24-2ko partzialarekin partida apurtzea lortu zuten, non tolosarrek ezer gutxi egin izan zuten laurden horretan. Halere, azken laurdenean aldeak murriztea lortu zituzten, inoiz amore emane z zutelako.

Fundacion 5+11 B A2ko liderra

Fundacion 5+11 B da A2ko liderra, 63-43ko emaitzarekin Urgatzi mendean hartu eta gero. Gasteiztarrekin batera da Easo 02 Adarra lidertzan Corazonistas 36-50ko emaitzarekin mendean hartu eta gero, eta Grupo Zaher ISBrekin batera, 45-38ko emaitzarekin ATE Asesores Araberri mendean hartu eta gero.