Tabirako Baque lehen liderra (argazkia: noquierovivirsinbasket.blogspot.com.es)

Tabirako Baquek altuenean hasi du fasea

Tabirako Baquek bigarren fasea A1eko lidertzan hasi du, La Bolsa Generosa Araba 64-50ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Bizkaitarrek garaipen erosoa lortu zuten arabarren aurka, nahiz eta lauko finalean garaipena lortu, ezin Euskal Ligan garaipenarekin hasi.

Bigarren postuan da Aranur ISB, Gernika KESB 55-61eko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Azkoitiarrek lehen laurdenetik zortzi puntuko abantaila lortu zuten (12-20), eta abantaila hamar puntutara igo zituzten (25-35). Bigarren zatian abantaila handitzen joan ziren arren (36-49), bizkaitarrek minutu baten faltan hirura hurbildu ziren (55-58), garaipen bat lortuz.

Lehen jardunaldia, Ibaeta DBNren garaipenarekin amaitu da, 54-50ko emaitzarekin Electro Alavesa Marianistas menderatu eta gero. Donostiarrek garaipena lortu dute Euskal Ligako lehen fasean elkar lehiatu diren taldeen arteko partidan.

Loiola Indautxu 99 lehen liderra

A2 lidertzan hasi du Loiola Indautxu 99k 68-38ko emaitzarekin Atletico San Sebastian Anie Tecnun mendean hartu zuen, eta gauza bera egin zuen Bera Berak, 44-64ko emaitzarekin Construcciones Zamakoa menderatuz.

Sailkapen buruko lidertzan da San Viator A, 37-45eko emaitzarekin La Salle Bilbao menderatu eta gero.