Bilbao Unamuno - ATE Asesores Araberri (argazkia: unamunosk.com)

Fundacion 5+11 Ak lehen postua lortu du

Fundacion 5+11 Ak lehen fasea lidertzan amaitu du, 57-71eko emaitzarekin TAKE Iurre Taberna mendean hartu eta gero. Lehen laurdenetik ihes egin zuten markagailuan (8-22), nabari zen arabarrek garaipena nahi zutela, eta atsedenaldira 24-41eko emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatian, tolosarrek ez zuten amore eman, baina ezinezkoa egin zitzaien aldeak hamar puntutatik murriztea.

Bigarren postua Bilbao Unamunorentzat da, ATE Asesores Araberriren aurka jokatu behar zuen partidan 93-48 menderatu eta gero. Partida kontrolpean izan zuten hasieratik bilbotarrek (17-8), izan ere aldeak handitzen joan ziren hurrengo hiru laurdenetan.

Jardunaldia Easo 01 Begiteken garaipenarekin amaitu da, 69-18ko emaitzarekin Loiola Indautxu 01 menderatu eta gero, eta Grupo Zaher ISBk 53-68ko emaitzarekin Fundacion 5+11 B menderatuta amaiatu da. Azken bi partida hauek A1ean eta A2an errepikatuko dira hurrenez-hurren.

La Salle bilbaok etxean sendu jarraitu, eta A1ean ariko da

1¬ Jardunaldia 2017/01/14 (larunbata)
Corazonistas 18 - 63 La Salle Bilbao
Urgatzi 49 - 39 Easo 02 Adarra

2¬ Jardunaldia 2017/01/15 (igandea)
La Salle Bilbao 68 - 57 Urgatzi