Tabirako Baque (foto: @TabirakoBaqueST)

Sailkapen burua hiru talderena da

Hiru taldek darraite sailkapenaren goikaldean, Gernika KESBen porrotaren aurka Ausarta Barakaldoren aurka. Lidertzan da Lagunak Lakita, Unamuno 58-45eko emaitzarekin irabazi zuten, lehen laurdenetik kontrolpean izan zuten partidan (15-9). Bigarren laurdenean 36-22 aurreratu ziren, eta bigarren zatian, abantailak hogei puntutara igo zituzten (50-30), eta amaiera arte mantendu zuten.

Leioa SBTk bolada onean darrai, eta bigarren postuan da 66-38ko emaitzarekin Araski AES menderatu ondoren. Aldeak apurka-apurka handitzen joan ziren, bizkaitarrek ongi ekin baitzien partidari (16-9), eta atsedenaldira hamaika puntuko abantailarekin heldu ziren (33-22). Bigarren zatian, aldeak erabat handitu, eta hogeita hamar puntuko abantaila lortu zituzten.

Tabirako Baquek lehen hiru postuetan darrai, 53-56ko emaitzarekin Autocares Alba La Salle menderatu eta gero. Partida berdintsua eta estua izan zen, azken minutuan erabaki zelarik. Azken laurdenera, hiru puntuko abantailarekin hasi zuten (40-43), baina partida 52na berdintzea lortu zuten etxekoek. Azken minutuan, aurretik ipini ziren kanpotarrak nahiz eta bi jaurtiketa libre huts egin zituzten, baina defentsako lanari esker, garaipena lortu zuten.

Gernika KESB goikaldeko postuetatik jaitsi da, Ausarta Barakaldo ESTren aurka 37-46ko emaitzarekin galdu zuten. Lehen zati berdintsuaren ondoren, etxekoak 24-21 aurretik heldu ziren. Bigarren zatian, partida berdindu zuten 28na 4-7ko partzialari esker, eta azken laurdenean, kanpotarrek defentsako lan onarekin jarraitu, eta garaipena lortu zuten.

Megacalzado Ardoi laugarren postura igo da 38-68ko emaitzarekin Ibaizabal GDKOren aurka irabazi ondoren. 5-21eko partizalarekin, nafarrek ongi ekin zien partidari, eta atsedenaldira 14-37ko emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatian, kanpotarrek aldeak mantendu, eta garaipena lortu zuten.

Jardunaldia Ibaeta Bera Bera UPVren garaipenarekin amaitu da, 61-56ko emaitzarekin Universidad Deusto Loiola Ind. Menderatu eta gero. Lehen zatian, etxekoek ongi kontrolatu zuten partida, eta atsedenaldira hamabost puntuko abantailarekin heldu ziren (34-19). Bigarren zatian, 0-11ko partzialarekin, aldeak nabarmen murriztu zituzten (47-43). Azken laurdenean, aldeak sei-zazpi puntutan mantendu zituzten, garaipen berri bat lortuz.