Getxo SB - Universidad Deusto Loiola Ind. (argazkia: @KoldoTellitu)

Disdira Bixitegiak ezustean hartu zuen Tabirako Baque Durangon

Fundacion 5+11 lidertzan da 89-50ko emaitzarekin San Cernin BNC mendean hartu eta gero. Arabarrek hasieratik kontrolpean izan zuten partida (20-10), eta minutuak aurrera joan ahala, aldeak handitzen joan ziren, atsedenaldira 39-25eko emaitzarkein helduz. Bigarren zatian, aldeak nabarmen handitu ziren.

Bigarren postuan dago orain Biok2.com OKE 74-79ko emaitzarekin Bilbao Unamuno partida berdintsu baten ondoren irabazi eta gero. Atsedenaldira 33-34ko emaitzarekin heldu ziren, eta bigarren zatian, gipuzkoarrek aldeak bederatzi puntutara igo zituzten (41-52), baina hirugarren laurden amaieran 1-8ko partzialarekin partida 60na berdindu zuten. Azken minutuetan etxekoek estutu bazuten ere, ez zen nahikoa izan garaipena lortzeko.

Hirugarren postura jaitsi da Tabirako Baque, Landakon Disdira Bixitegia ISBren aurka galdu eta gero (55-67). Partida 13-11ko emaitzarekin hasi zen, baina bigarren laurdenean gipuzkoarrek hobetu, eta atsedenaldira 29-32ko emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatian, 6-20ko partzialarekin azpeitiarrek hamazazpi puntuko abantaila lortu zuten (35-52) eta hori mantendu zuten amaiera arte.

Universidad Deusto Loiola Ind.k bolada onean darrai, eta laugarren postura igo da 71-66ko emaitzarekin Atletico San Sebastian menderatu eta gero. Knapotarrek ongi ekin zien partidari, 19-28 aurreratu zirelarik markagailuan, baina etxekoek bigarren laurdenean aldeak lau puntutara murriztu zituzten, atsedenaldira 35-39ko emaitzarekin helduz. Bigarren zatian, Indautxukoek partida berdindu zuten (49-49). Minutuak aurrera joan ahala, berdintasuna mantendu zen, eta azken mintuan 66na berdindurik zirela, etxekoek Estebanen hirukoari esker, eta Andiaren jaurtiketa libreei esker lortu zuten garaipena.

Burlada i3i nagusitu da Mungia SKren aurka 65-56ko emaitzarekin, eta bosgarren postuan dira. Nafarrek garaipena bigarren laurden onean oinarritu zuten, lehen laurdena 15-12ko emaitzarekin amaitu zelarik. Bigarrengoan 17-6ko partzialarekin atsedenaldira 32-18ko emaitzarekin heldu ziren, eta bigarren zatian bizkaitarrek hobetzen saiatu baziren ere, ez zen nahikoa izan garaipena lortzeko.

Cafes Aitona Askatuakek garaipena erdietsi zuen Electro Alavesa Marianistasen aurka 60-55eko emaitzarekin. Donostiarrek ongi ekin zien partidari, eta lehen laurden amaieran 22-10 aurretik ziren. Arabarrek hobetu bazuten ere, eta aldeak murrizten hasi baziren ere, ez zen nahikoa izan markagailuan aurretik ipintzeko.

Getxo SBk sailkapeneko azken postua uzten du, 51-61eko emaitzarekin Askartza Claret Satwind mendean hartu eta gero. Lehen laurdenetik getxoztarrek aurrea hartu zuten markagailuan (8-14), eta horri esker, atsedenaldira 25-30 aurretik heldu ziren. Hirugarren laurden onari esker, 36-46 aurreratu ziren, eta abantaila hori mantendu zuten azken laurdenean.