Universidad Deusto Loiola Ind. (argazkia: @loiolaindautxu)

Liderrak garaitezin darrai

Talde arabarrak, Fundacion 5+11k, sailkapeneko gorenean darrai 90-71eko emaitzarekin Biok2.com OKE mendean hartu eta gero. Partidaren lehen minutuetan, joan etorriko partida izan zen, eta bigarren laurden hasieran arabarrek 10-0eko partziala lortu eta gero, markagailuan 25-15 aurrea hartzea lortu zuten, eta aldeak atsedenaldira heltzeraino mantendu zuten (39-29). Bigarren zatian, Ortunen mutilek 12 puntuko abantaila lortu badute ere (49-37), ordiziarren erreakzioa heldu, eta aldeak zazpi puntutara murriztea lortu zituzten (59-52). Azken laurdenaren hasieran, etxekoek berriz ere kontrola bereganatu, eta aldeak mantendu zituzten, berriz ere 12-0eko partziala heldu aurretik, izan ere horrekin partida erabata apurtu zuten.

Sailkapeneko bigarren postuan dira San Cernin BNC eta Tabirako Baque. Lehenek 80-73ko emaitzarekin irabazi zuten Atletico San Sebastianen aurka. Donostiarrek ongi ekin zien partidari, eta lehen laurdenean 16-20 aurreratu baziren ere, bigarrengoan nafarrek markagailua irauli, eta atsedenaldira 41-38 aurreratu ziren. Hirugarren laurdenean 10-2ko emaitzarekin aldeak lortu bazituzten ere, donostiarrek 60-58ra murriztea lortu zuten azken laurdenera heldu aurretik. Azken amari minutuetan, etxekoak nagusiago izan ziren, eta horrela garaipena erdietsi zituzten.

Bere partetik, Tabirako Baquek 63-48ko emaitzarekin mendean hartu zuen Burlada|3|, durangarrek lehen laurdenetik kontrolpean izan zuten partidan (17-11). Aurkariek atsedenaldia baino lehen zerbait hobeetu bazuten ere, ezinezkoa egin zitzaien aldea erabat murriztea (29-25). Bigarren zatian, etxekoek 12-0eko partzialarekin hirugarren laurdenean berriz ere partidaren kontrola hartu zuten. Kanpotarrek amore eman ez bazuten ere, eta markagailuan estutzea lortu bazuten ere, berriz ere azken hiru minutuetan 12-0eko partzialarekin partida erabat apurtzea lortu zuten bizkaitarrek.

Unamuno lidertzarekin bi garaipenetara geratzen da 62-75eko emaitzarekin bere zelaian Getxo SBren aurka galdu ondoren. Horrela bizkaitarrek lehen garaipena erdietsi dute, hein batean lehen laurdenari esker (14-28). Etxekoen erreakzioa heltzen bazen ere, kanpotarrek aldeak handitzen joan ziren (23-41). Bigarren zatian, Gonzlezek entrenatutako taldeak aldeak zazpi puntutara murriztea lortu bazuen ere (48-55), azken laurdenean berriz 2-10eko partzialarekin lehen garaipena erdietsi zuten getxoztarrek.

Universidad Deusto Loiola Ind.k bigarren garaipena erdietsi zuen Electro Alavesa Marianistasen aurka, eta horrela azken sailkatuak dira arabarrak, 73-58ko emaitzarekin galdu ondoren. Lehen zatiaren ondoren, bilbotarrek kontrolatu zuten partida (31-24), baina bigarren zatiaren hasieran heldu zen unerik erabakiorrena. Etxekoen bost hirukori esker, hirugarren laurdenean 15 puntuko abantaila erdietsi zuten markagailuan (56-41), eta alde hori mantendu zuten azken laurdenean.

Claret Askartza Satwind eta Cafes Aitona Askatuakek ere bigarren garaipena lortu zuten. Bizkaitarrek 60-46ko emaitzarekin Disdira Bixitegia ISB mendean hartu eta gero, eta donostiarrek, aldiz, 55-51eko emaitzarekin lortu zuten garaipena Mungia SKren aurka. Donostiarrek lehen zatian kontrolpean izan zuten partida, atsedenaldira 23-16ko emaitzarekin helduz. Bigarren zatian bizkaitarrek euren jokoa hobetu bazuten ere, eta aldeak murriztea lortu bazuten ere (36-34), azken laurdenean lortu zuten aurretik ipintzea markagailuan (38-39 eta 45-46). Halere, azken minutuetan donostiarrek ongi eutsi zien jaurtiketa libreko marratik izandako portzentaiei esker.