Atletico San Sebastian (argazkia: facebook.com/ClubAtleticoSS/)

Lau talde dira garaitezin bi jardunaldiren ondoren

Bigarren jardunaldia jokatu ondoren, lau talde dira sailkapenaren goikaldean garaitezin direnak. Lidertzan Fundacion 5+11k darrai 51-63ko emaitzarekin Cafes Aitona Askatuak mendean hartu ondoren. Lehen zatian arabarrek partida ongi kontrolatu zuten 10-22 lehen laurdenean aurreratu zirelarik. Bigarren zatian donostiarren erreakzioarekin hiru puntutara hurbiltzea lortu zuten (45-48), baina azken laurdenenan Jose Ortunen mutilek jokoaren kontrola bereganatu, eta partida irabaztea lortu zuten.

Tabirako Baquek ere garaipena lortu zuen Askartza Clareten aurka 72-61eko emaitzarekin. Luzapenean erabaki zen partida, izan ere etxekoen Arroitajauregiren bi jaurtiketa librerekin partida berdintzea lortu zuen 59na. Luzapenean, 6-0eko partzialarekin ekin zien etxekoek, eta horri esker, azken minutuetan ongi kontrolatu zuten partida.

Atletico San Sebastian hirugarren postuan da 60-68ko emaitzarekin Getxo SB mendean hartu eta gero. Lehen hiru laurden berdintsuen ondoren (48-49), etxekoen erreakzio onari 2-11ko partzialarekin erantzun zien donostiarrek. Horrela, sei puntuko abantaila erdietsi zuten, eta azken minutuetan berau mantenduz, garaipena lortu zuten.

Garaitezinen taldea BurladaI3Ik ixten du, 62-57ko emaitzarekin Universidad Deusto Loiola Ind. mendean hartu eta gero. Atsedenaldira bilbotarrak aurretik heldu baziren ere (35-39), bigarren zatian Xabi Sainzen mutilak erasoan ataskatu egin ziren eta 18 puntu soilik saskiratu zituzten. Nafarrek hori baliatu zuten garaipena lortzeko.

Disdira Bixitegia ISBk denboraldiko lehen garaipena erdietsi zuen San Cernínen aurka. 58-41 gailendu ziren azpeitiarrak partidaren hasieratik nagusi izan ziren partidan. Atsedenaldira sei puntuko abantaila zuten (30-24), baina bigarren zatian partida apurtzea lortu zuten 19-6ko partzialari esker.

Unamunok ere lehen garaipena erdietsi zuen Mungia SKren aurka 44-58ko emaitzari esker. Partida ongi hasi zen etxekoentzat (17-14), baina bilbotarrak hobetzen joan ziren defentsako lanari esker, eta horrela azken laurdenean bost puntu besterik ez zituzten jaso.

Jardunaldia Electro Alavesa Marianistasen garaipenarekin amaitu da. Arabarrek 90-83ko emaitzarekin mendean hartu zuten Biok2.com OKE, azken laurdenean erabaki zen partidan. Azken laurdenera berdindurik heldu ziren (61-61), eta bertan arabarrak nagusi izan ziren, 29 puntu saskiratu baizituzten.