Fundacion 5+11 - Getxosaski (argazkia: @KoldoTellitu)

Fundacion 5+11 denboraldiko lehen liderra

Fundacion 5+11 da denboraldiko lehen liderra, Getxo SB 87-55eko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Lehen laurdenetik aurrea hartu zuten arabarrek (23-12), eta atsedenaldirako Jose Ortunen mutilek partida erabakita utzi zuten, hogei puntuko abantailarekin (46-26). Bigarren zatian ez zuten ezustekorako aukerarik utzi.

Bigarren postuan da San Cernin BNC. Nafarrek Mungia SK 78-60ko emaitzarekin mendean hartu zuen, nahiz eta partida kanpotarren nagusitasuanrekin hasi (9-19). Bigarren zatian erreakzionatu zuten etxekoek, eta atsedenaldira 34-28ko emaitzarekin heldu ziren. Hirugarren laurdenean, 26-14ko partzialarekin partida erabakita utzi zuten.

BurladaI3I da podiumeko azken postuan, Unamunori egindako bisitan 57-64ko emaitzarekin nagusitu ondoren. Lehen zati berdintsu baten ondoren, etxekoek hiru puntuko abantaila lortu zuten (26-23). Bigarren zatian, ordea, kanpotarrek markagailua iraultzea lortu zuten 13-21eko partzialari esker, eta azken laurdenean zehar, etxekoak aurretik ipini baziren ere (47-46), kanpotarren beste erreakzio bati esker, partida irabaztea lortu zuten.

Atletico San Sebastianek ere garaipena lortu zuen Electro Alavesa Marianistasen aurka (72-65). Arabarrek lehen zatia partida aldeko izan bazuten ere (29-36), etxekoen hirugarren laurden onari esker aldeak murriztea lortu zuten (48-51), eta gero azken laurdenean 24-14ko partzialari esker, garaipena lortu zuten.

Biok2.com OKE-k garaipena lortu zuen Disdira Bixitegia ISB-ren aurka 81-74ko emaitzarekin. Ordiziarrak ia partida guztian zehar aurretik izan ziren markagailuan, eta jokoaren kontrola zuten. Nahiz eta azpeitiarrek ere une batzuetan erritmo altua ezarri nahiz zutela zirudien arren, azkenean ordiziarrek jakin izan zuten hamar puntuko abantaila hori mantentzen.

Tabirako Baquek garaipena erdietis zuen Universidad Deusto Loiola Ind.ren aurka 74-79ko emaitzari esker. Partida berdintsua izan zen, eta azken laurdenera 62-61eko emaitzarekin heldu ziren. Azken minutuetan etxekoek abantaila txiki bat hartu zuten (73-69), baina azken hiru minutuetan ezin saskiratu egon ziren, eta hori baliatu zuten durangarrek markagailua irauli, eta garaipena lortzeko.

Cafes Aitona Askatuakek lortu du lehen jardunaldiko azken garaipena. 61-62ko emaitzarekin mendean hartu zuten Askartza Claret, azken minutuan erabaki zen partidan. Etxekoek azken minutua lau puntuko abantailarekin hasi bazuten ere (61-57), Arnedok saskiratutako bi jaurtiketa libre, eta hirukoari esker, garaipena eman zien donostiarrei.