Euskadi (argazkia: basketbasko.com)

Venezuelak azken unean lortu du garaipena Euskadiren aurka

Partida ez da ongi hasi euskaldunentzat, izan ere venezuelarrek erritmo handia ezarri dute, eta bakarkako eta zonakako defentsak aldatuz joan dira, partidaren hasieran markagailuan aurrea hartzen. Pablo Lasok hutsartea eskatu dublehen laurden erdialdean (5-10, 5. min). Geldialdia izan arren, kanpotarrak nagusi izan dira, eta lehen laurdena bederatzi puntuz goitik amaituz (8-17).

Bigarren laurdenaren hasieran, Euskadi sendoago bat ikusi da, apurka-apurka erritmoa hartu diolarik partidarik, eta Lander Lasaren bi hirukori esker aldeak murriztu dituzte. Erasoan erosoago izan dira, eta defentsako lana hobetuz, Salgadoren hiruko bati esker Euskadi 26-28 hurbildu da, atsedenaldira 28-32koarekin helduz.

Bigarren zatia ongi hasi da euskaldunentzat, izan ere Pablo Lasoren taldeak 12-0eko partziala lortu, eta markagailua iraultzea lortu du lehen sei minutuetan (40-32, 26. min). Vargasen hiruko batek Venezuela esnatu du, eta berriz ere partidan sartzen joan dira. Euskaldunak erritmoa ez dute jaitsi, eta hirugarren laurdena 47-40koarekin aurretik zirela amaitu dute

Azken laurdena erasokor ekin dio Venezuelak, eta Euskadik gertuko jaurtiketak huts egiten izan da. Horrela, kanpotarrek 0-8ko partziala erdietsi dute minutu eta erdian, Pablo Lasok hutsartea eskatu duelarik. Erreakzioa heldu da, eta berriz partida berdintzea lortu dute (50-50). Azken minutuetan berdintasuna mantendu da, eta venezuelarrek berriz aurrea hartzea lortu dute (52-57), berriz ere azken minutura heldu aurretik aldea murriztu dute euskaldunek Salgadoren saskiratze batekin. Venezuelak hurrengo erasoan kale egin, eta Mikel Motosek erasoko errebote baten stean berriz Euskadi aurretik ipini du minutu erdiaren faltan. Bertan euskaldunek ongi defendatu arren, zortzi segundoren faltan falta egin, eta venezuelarrek hutsartea eskatu dite. Jokaldia ongi atera zaie, izan ere hiri segundoren faltan Coxek saskiratzea lortu, eta euskaldunen partetik Urko Otegik zelai erditik egindako jaurtiketa ez da sartu, garaipena venezuelarrentzat izanik.

Javi Salgado 12 punturekin izan da euskal selekzioko saskiratzailerik onena, nahiz eta De la Fuente (11), Otegi (11) eta Motos (10) ere hamar puntuz goitik izan diren. Venezuelarren aldetik, azken saskiratzea lortu zuen Cox, ere 12 puntutan izan da.

Partidako datoak

Euskadi 58 (8+20+19+11): Motos (10), Otegi (11), Brizuela (6), Salgado (12), Olaizola (2) -hasierako bostekoa- Maiza (0), Lasa (6), De la Fuente (11), Aramburu (0) eta Bilbao (0).

Venezuela 59 (17+15+8+19): Mariana (8), G. Vargas (5), Cox (12), Ruiz (4), Vasquez (3) -hasierako bostekoa- Cubillan (6), Bethelmi (9), J. Vargas (3), Guillen (2), Coronado (0), Lewis (5) eta Perez (2).

Epaileak: Sergio Manuel eta Antonio Sacristan.