Kartela

Donostiako 3x3 Plazako izen-emateak zabalik

Dagoeneko zabalik da CaixaBanken, Espainiako Saskibaloi Federazioaren, Euskal Saskibaloi Federazioaren laguntzarekin Easo SBTk Donostiara ekarriko duen Plaza 3x3ean izena emateko epea. Donostian Street Food & Basket Festivalaren barruan egindako ekintzen artean dago kokatuta 3x3 Txapelketa handia, eta berau ekainaren 15etik 19ra bitartean izango da.

Txapelketa irekia da saskibaloiaz gozatu nahi duenarentzat, eta Zurriolako Hondartzaren inguruan izango denez, gozatzeko oraindik eta hobe. Zirkuitoan hainbat txapelketa ezberdin egongo dira, bai nesken zein mutilen kasuan hainbat maila izango direlarik.

AURREBENJAMINAK (2008-2009)
BENJAMINAK (2006-2007)
ALEBINAK (2004-2005)
INFANTILAK (2002-2003)
KADETEAK (2000-2001)
JUNIORRAK (1998-1999)
SENIORRAK (1997tik aurrerakoak)

Honekin batera, La Plaza Zirkuituko jardunaldiak ezustekoz eta ekintza ezberdinez beteta egongo dira, familiako guztiei zuzenduta, jolaserako guneak, hintxableak, jokoak eta txikienentzat jokoak eta lehiaketak.

Izen-emateko klikatu hemen

Ez pentsatu gehiago, eta 18an La Plazarekin hitzordua duzu. Zure taldea osatu, eta izena eman ezazu! Informazioa gure sare sozialetan zabalduko dugu, eta baita webgunean ere. Zuen zain izango gara egunean bertan.

#PLAZA3X3CAIXABANK