Argazkia: basketbasko.com

Disdira Bixitegia ISB EBA Mailara igo da

Disdira Bixitegia ISB izango da CB Valle de Egüesekin batera EBA Mailarako igoera lortu dutenak, asteburuan jokatutako lauko finalean nagusituta. Azpeitiarrek euren finalerdian Tabirako Baque (72-69) menderatu zuten, eta arabarrek aldiz, Atletico San Sebastian etxeko taldea 63-70ko emaitzarekin menderatu zuen. Eta gaurko finalean, gipuzkoarrak 53-72ko emaitzarekin nagusitu dira.

Finala ongi hasi zen Alex Astigarragaren taldearentzat, izan ere 0-16ko partzialarekin ekin zioten, erasoan arazo asko zituen talde arabarraren aurka, eta soilik azken minutuetan lortu zuten azpeitiarren defentsa gainditzea (12-22).

Hobekuntzaren ostean, Jose Ortunen taldea aldeak murrizten joan zen, defentsa hobetuz eta horrela partida estutzea lortu zuten hirubpuntutara kokatuz (25-28). Halere, azken minutuetan aldeak handitu zituzten gipuzkoarrek, atsedenaldira 27-34koarekin helduz.

Bigarren zatian partida berdibtsua joan zen lehwn minutuetan, eta saskiratze aldaketek azpeitiarrei markagailuan aurretik mantentzen zien. Baina laurdenaren amaieran, Peteusev egotzi zuten epauleek, eta une hori baliatu zuten gipuzkoarrek aldeak 12 puntutara igotzeko (40-52).

Azken laurdenak histoei gutxi izan zuen, izan ere arabarrek aldeak murrizten ahalegindu baziren ere, erantzun azkarra izaten baitzuten eta azkenean 53-72ko emaitzarekin garaipena eta EBA mailarako igoera lortu dute gipuzkoarrek.

Emaitzak

Larunbata maiatzaren 14a
Atletico San Sebastian 63 - 70 Fundacion 5+11
Disdira Bixitegia ISB 72 - 69 Tabirako Baque

Igandea maiatzaren 15a
Fundacion 5+11 53 - 72 Disidira Bixitegia ISB