Argazkia: @MungiaST

Mungia ST Lehen Mailako talde berria

EMungia STk lortu du gaur Lehen Mailarako igoera, finalean Goierri Verkol 57-60 menderatu eta gero. Bizkaitarrek finalerako txartela Natra Oņati Aloņa Mendi 63-53ko emaitzarekin menderatu eta gero lortu zuten, eta aldiz, gipuzkoarrek 52-64ko emaitzarekin menderatu zuten Carnicas San Marcial Erroibide Irun.

Gaurko finala ongi hasi zen Goierri Verkolentzat lehen laurdena bost puntuko abantailarekin amaitu zutelarik (19-14).Bigarren laurdenean partidak bide beretik jarraitu zuten, eta lehen minutuetan zortzi pubtuko abantaila lortu zuten (30-22). Orduan Mungia STren erreakzioa heldu zen, eta atsedenaldirako aldeak bost puntutan utzi zituzten (36-31).

Bigarren zatian, Mungia STk ongi ekin zion partidari, eta markagailua iraultzea lortu zuen (42-44), baina 9-0eko partzialarekin gipuzkoarrek berriz ere aurrea hartu zuten. Hirugarren laurden amaieran ordea, mungiarrek bi puntutara murriztu zituzten aldeak (56-54).

Azken laurdenaren hasieran, aldeak mantendu ziren minutuak aurrera joan ahala, eta bi minuturen faltan, Urretxuko taldea 64-63ko emaitzarekin. Bertan, jaurtiketa libre ugari jaurti zituzten, eta bertan bizkaitarrak hobeto izan ziren, garaipena eta Lehen Mailarako igoera lortuz.

Emaitzak

Larunbata maiatzaren 14a
Carnicas San Marcial Erroibide Irun 52 - 64 Goierri Verkol
Mungia ST 63 - 53 Natra Oņati Aloņa Mendi

Igandea maiatzaren 15a
Goierri Verkol 57 - 60 Mungia ST