Junior Txapelketa

Easo DBN eta Loiola Indautxu finalerdietatik hurbil

Easo DBN eta Loiola Indautxu finalerdietatik hurbil geratu ziren Gipuzkoan jokatu den Junior Nesken Espainiako Txapelketan.

Donostiarrek txapelketa bosgarren postuan, 61-58ko emaitzarekin Aros City Hall menderatu eta gero. Ibon Ocañaren taldeak horrela kendu zuen final laurdenetan Snatt's Femení Sant Adriáren aurka 73-77 galdu izanaren arantza.

Lehenago, donostiarrem euren multzoan nagusi izan ziren CB Salliver Fuengirola (71-41), Lagunak (75-28) eta Campus Promete (27-56) menderatuta. Lehen postua amaituta, Basket Almeda menderatu zuten final zortzirenetan 54-62ko emaitzarekin.

Bere aldetik, Loiola Indautxuk zortzigarren amaitu du, izan ere Aurreren neskek zazpigarren postuko lehian CB Conquero ezin izan baitzuten menderatu (60-63). Azken uneetan jadan zuten porrota, aurreko egunean bezala, izan ere final laurdenetan San Isidro Aren aurka 54-60 galdu baitzuten.

Bilbotarrek multzoa lehen postuan amaitu zuten Movistar Estudiantes (51-48) eta CB Conquero (60-82), irabazita eta RC Celta de Vigoren aurka 67-49 galdu eta gero. Final zortzirenetan 60-55 mederatu zuten Rivas Promete.

Hirugarren euskal ordezkaria izan zen Aranur ISB. Azkoitiarrek lehen bi partidak irabazi zituzten, hurrenez hurren Construcciones Maria Garcia Martinez (35-75) eta La Salleren aurka (41-86), baina hirugarren egunean ezin UVA Ponce menderatu (50-71) final zortzirenen atarian geldituz.