Kartela

Tabirako Baque laugarren postura igo da

Azken jardunaldian ezer gutxi zegoen jokoan, izan ere partidarik esanguratsuena Fundacion 5+11 eta Tabirako Baquek jokatutakoa izan zen, laugarren eta bosgarren postua erabakitzeko, eta durangarren garaipenarekin eurak izango dira Disdira Bixitegia ISBren aurkariak finalerdietan.

Tabirako Baquek garaipena lortu zuen Gasteizen 48-62ko emaitzarekin. Partida 11-0ekoarekin hasi zen gasteiztarrentzat eta lehen laurden amaieran aurretik zirela (17-9). Abantailak hamabost puntutakoak izatera ere heldu ziren (24-9), baina apurka-apurka durangarrak erritmoa hartzen hasi, eta atsedenaldira sei puntuz behetik heldu ziren (33-27). Bigarren zatian bizkaitarrek jarraitu zuten partidako kontrolarekin eta markagailua irauli bazuten ere, arabarren hiruko batekin azken laurdenera 42-41ekoarekin heldu ziren. Azken hamar minutuetan etxekoak erasoan ataskatu egin ziren, eta hori baliatu zuten durangarrek garaipena lortzeko.

Atletico San Sebastianek berriz ere etxean jokatuko du Lauko Finala, eta gainera porrot bat lortu ostean helduko dira igoera fasera, Getxo SBren zelaian 66-55 galdu eta gero. Partida ongi hasi zen donostiarrentzatn (13-17), aina apurka apurka bizkaitarrak partidan sartzen hasi ziren eta atsedenaldirako jada arretik ziren markagailuan (33-29). Bigarren zatian, aldeak hamaika puntutara igo zituzten arren (48-37), kanpotarren erreakzioa heldu zen, eta bost puntutara jarri ziren. Halere, partida azken hamar minututan erabaki zen, eta 8-0eko partzialarekin berriz re 60-49koa ezarri, eta partida apurtu zutenel tercer cuarto, pero la reacción visitante llegó y lograron recortarla hasta los 5 puntos. El choque se terminó por decidir en los últimos diez minutos, un parcial 8-0 de los locales mediado el último cuarto les permitió tomar una renta de 11 puntos (60-49) que terminó siendo determinante.

Finalerdietako beste taldeak, Disdira Bixitegia ISBk, ez zuen arazo dirik izan Padura menderatzeko eta 101-51eko emaitzarekin nagusitu ziren. Hasieratik jada 27-11 aurretik ziren, eta azpeitiarrak aldeak handitzen joan ziren (46-23),. Bigarren zatian heldu zen partidako kolpea, 30-9ko partzialarekin aldeak 50 puntutan kokatzea lortu baitzuten.

Biok2.com OKEk garaipenerakin amaitu du denboraldia, 75-60ko emaitzarekin Askartza Claret mendean hartu eta gero. Partida berdintsua joan zen hasieran, baina 13-0eko partzialarekin atsedenaldirako 40-26 gipuzkoarrak aurretik ziren. Bigarren zatian kanpotarren erreakzioa heldu bazen ere (58-56), 11-0eko partzialarekin partida apurtu zuten ordiziarrek.

Electro Alavesa Marianistasek garaipen eta porrot kopuruak berdintzea lortu du, 75-63ko emaitzarekin GDKO Ibaizabal mendean hartu eta gero. 14-6ko partzialarekin hasi ziren, eta horri esker aurrea hartu zuten markagailuan, eta nahiz eta bigarren laurdenaren hasieran kanpotarrek markagailua irauli (16-17), atsedenaldirako arabarrak aurretik ziren (34-27). Bigarren zatian aldeak handitzea lortu zituzten, eta horrela garaipena etxean geratzea lortu zuten.

Jardunaldia beheko postuetan diren BurladaI3Iren eta Centro de Estudios Mikeldi Unamunoren garaipenekin amaitu da, hurrenez hurren Universidad Deusto Loiola Indautxu (66-83) eta CB Valle de Egües liderra 66-58 menderatu ostean.

Lehenengoek garaipena azken laurden bikain bati esker lortu zuten. Izan ere 20-41eko partzialarekin markagailua irauli zuten (46-42). Hamar minutu ikusgarri izan ziren, izan ere ia hamar minututan hogeita hamar minututan beste puntu saskiratzea lortu zituzten.

Bere aldetik, Centro de Estudios Mikeldi Unamunok txapelduna menderatzea lortu zuen atsedenaldira berdindurik joan zen partidan (32-32). Bigarren zatian, berdindurik joan zen, eta azken minutuetan erabaki zen partida. Lau minuturen faltan, kanpotarrak lau puntuz goitik ziren, baina 12-0eko partzialarekin bilbotarrek markagailua irauli, eta denboraldia garaipen batekin amaitzea ahalbideratu die.

Donostian jokatuko da EBArako igoerako fasea

Donostiako Aiete kiroldegia izango da bigarren urtez jarraian EBA Mailarako igoerako bigarren txartela erabakiko den jokaleka. CB Valle de Egüesekin batera zeintalde igoko den erabakitzeko ordutegiak hauek dira:

Larunbata maiatzaren 14a
18.00h Atletico San Sebastián (2) - Fundacion 5+11 (5)
20.00 Disdira Bixitegia ISB (3) - Tabirako Baque (4)

Igandea maiatzaren 15a
17.00h Finala