CB Valle de Egües (argazkia: @FNBaloncesto)

CB Valle de Egües EBAko talde berria

CB Valle de Egüesek ez zuen EBA mailara igotzeko aukera galdu, eta Fundacion 5+11 70-53ko emaitzarekin mendean hartuta lortu du igoera. Nafarrek hasieratik kontrolpean izan zuten partida, eta 25-6ko hasierarekin aldeko ipini zitzaien partida. Larrayak zuzendutako taldeak aldearekin jokatzen jakin zuen, eta atsedenaldira 16 puntuz goitik ziren (47-31). Bigarren zatian, aldeak 20 puntutara igo zituzten, partida erabat apurtuz.

Igoerako bigarren posturako lehian, jada erabakita daude lauko finalean izango diren taldeak, eta bakarrik partiden ordena jakitea falta da, behin Fundacion 5+11 eta Tabirako Baquek laugarren eta bostgarren postua jokatuko dutelarik.

Bigarren postua Atletico San Sebastianentzat da, Centro de Estudios Mikeldi Unamuno 85-70 mendean hartu eta gero. Partida ongi hasi zen bilbotarrentzat (11-16), baina etxekoen erreakzioarekin atsedenaldira partida berdintsua heldu zen (29-31). Bigarren zatian, Comendadorren mutilek jokoaren kontrola bereganatu, eta markagailuan aurretik ipini ziren azken laurdenaren aurretik (55-54). Azken hamar minutuetan, partida erabat apurtu zuten, eta 30-14ko partzialarekin bilbotarrak garaipenerako aukera barik utzi zituzten.

Hirugarren postua Disdira Bixitegia ISBrentzat izango da, azpeitiarrek 66-71eko emaitzarekin Tabirako Baque mendean hartu eta gero, lauko finalean errepikatu daitekeen partidan. Partidak bi zati ezberdin izan zituen, non lehenengoan durangarrak nagusitu ziren, lehen laurdeneko lanari esker (21-14). Bigarren laurdenean, aldeak mantentzen jarraitu zuten, atsedenaldira 37-30ekoarekin helduz. Bigarren zatian, azpeitiarren erreakzioa heldu zen, eta 12-24ko partzialarekin markagailua irauli zuten, eta gero Astugarragaren mutilek markagailuan aurretik mantendu ziren.

Biok2.com OKEk seigarren postuan amaituko du denboraldia 67-73ko emaitzarekin Burlada I3Iren zelaian irabazi eta gero. Partida azken laurdenean erabaki zen, non lau minuturen faltan ordiziarrak 58-62 aurretik ziren, eta azken minutuetako saskiratzeei esker lortu zuten garaipena.

Universidad Deusto Loiola Indautxuk garaipena lortu zuen derbian GDKO Ibaizabalen zelaian 65-78ko emaitzarekin irabazi eta gero. Lehen zatian erritmo altuarekin ekin zioten partidari bi taldeak, eta bertan bilbotarrak izan ziren hobeto aritu zirenak, eta Diezen mutilak 28-48ko emaitzarekin aurretik ziren. Bigarren zatian, erritmo baxuagoarekin etxekoak hobeto aritu ziren, eta aldiz, bilbotarrak aldeak mantentzeari ekin zioten.

Jardunaldia Electro Alavesa Marianiastas eta Askartza Claretren garaipenarekin amaitu da. Lehenengoek 53-1000eko emaitzarekin lortu zuten garaipena Paduraren zelaian, non lehen laurdenetik markagailuan aurrea hartu zuten arabarrek, eta atsedenaldira jada 29 puntuz goitik ziren (25-54). Bigarren zatian, aldeak handitzen joan ziren.

Bestalde, Askartza Claretek garaipena lortu zuen Getxo SBren aurka 63-59ko emaitzarekin, jada atsedenaldira aldeko ipini zitzaien partidan (19-33). Bigarren zatian, etxekoen erreakzioa heldu zen, eta apurka-apurka aldeak murrizten joan ziren, eta Velaren bi hirukoei esker luzapena lortu zuten, eta bertan gauzatu zuten erremontada.