Junior nesken Espainiako Txapelketako

Junior nesken Espainiako Txapelketako multzoak erabakita

Gaur zozketatu da Espainiako Txapelketako Junior Nesken egutegia. Txapelketa maiatzaren 8tik 14ra izango da eta berau Gipuzkoako Tolosa, Hondarribia, Azpeitia, Azkoitia eta Donostia herrietan jokatuko da, eta bertan izango dira Aranur ISB, Loiola Indautxu eta Easo.

Aurtengo ekitaldian lehiaketa sisteman aldaketa bat izango da partida desorekatuak egon ez daitezen. A, B, C eta D Multzoetarik (faboritoen multzoak) hiru sailkatuko dora final zortzietarako, eta aldiz, E, F, G eta H multzoko irabazleak soilik sailkatuko dira.

Gure hiru ordezkariak hurrengo multzoetan ariko dira:

C MULTZOA (Hondarribia)
- Loiola Indautxu (1º Euskadi)
- Movistar Estudiantes (2º Madrid)
- RC Celta de Vigo (1º Galicia)
- CB Conquero (1º Andalucia)

E MULTZOA (Azpeitia y Azkoitia)
- Aranur ISB (2º Euskadi)
- UVA Ponce (3º Castilla León)
- Const. Maria Garcia Martinez (1º Murcia)
- La Salle (1º Melilla)

G MULTZOA (Donostia)
- Lagunak (1º Navarra)
- CB Salliver Fuengirola (2º Andalucia)
- Campus Promete (1º Rioja)
- Easo DBN (3º Euskadi)

Sorteo C Jr Fem 2016.pdf