Disdira Bixitegia ISB (argazkia: isb.eus)

Igoera zuzenak itxaron beharko du

Bi jardunaldi falta dira denboraldia amaitzeko, eta CB Valle de Egüesen porrotaren ostean, Azpeitian Disdira Bixitegtia ISBren aurka (56-54), eta Atletico San Sebastianen garaipenarekin 64-70ko emaitzarekin Fundacion 5+11ren aurka, oraindik donostiarrek aukerak dituzte igoera zuzena lortzeko.

Nafarrek ezin izan zuten garaipena erdietsi Azpeitian, non Alex Astigarragaren mutilek 17-8ko partzialarekin ekin zioten partidari. Aldea, halere, murrizten joan zen minutuak aurrera joan ahala, eta atsedenaldira 31-24koarekin heldu ziren. Bigarren zatian, kanpotarrek partida estutzen jarraitu zuten, eta 43-39ko emaitzarekin hasi zuten azken laurdena. Azken laurdenean partida guztiz berdindu zen, eta azken segundoan Disdira Bixitegia ISBk sartutako saskiratzeari esker lortu zuten garaipena azpeitiarrek.

Gasteizen Atletico San Sebastianek mendean hartu zuen Fundacion 5+11, nahiz eta partida arabarren nagusitasunarekin hasi zen (14-9). Apurka apurka, donostiarrak hobetzen joan ziren, eta partida berdintzea lortu zuten, atsedenaldira 29-30ekoarekin helduz. Hirugarren laurdenean Jose Ortunen agindupean izan ziren, eta laurdeneko azken lanari esker, Comendadorrenak 50-52 aurretik ziren, azken laurdenean partida erabat apurtzea lortu zuten arte, 2-14ko partzialari esker.

Tabirako Baquek ezin zuen Electro Alavesa Marianistasen aurka garaipena lortu, eta 66-57ko emaitzarekin galdu zuten. Durangarrek jada bostgarren postua ziurtatuta dute, eta beti markagailuan atzetik joan ziren. Lehen laurdena burutu zuten arabarrek (19-11), eta bizkaitarrek hobetu bazuten ere, atsedenaldira 34-33ko emaitzarekin heldu ziren, hirugarren laurdenean partida apurtzea lortu zutelarik (52-44). Azken laurdenean, beti markagailuan aurretik zirela ikusirik, lasaitasunez jokatu zuten, jokoa kontrolatuz.

Biok2.com OKEk ere garaipena erdietsi zuen 78-75eko emaitzarekin Universidad Deusto Loiola Ind.ren aurka. Sailkapenan eragin gutxi zuen partidak, baina oso berdintsua joan zen uneoro. Saskiratze aldaketekin, markagailua etengabe iraultzen joan ziren, nahiz eta atsedenaldira etxekoak 38-35 aurretik heldu ziren. Bigarren zatian berdintasuna mantendu zen, minutu baten faltan etxekoak bost puntuz goitik zirelarik (73-68). Halare, bilbotarrek estutu, eta pare bat aldiz puntu bakarrera ipini ziren, baina etxekoek jaurtiketa libreei esker garaipena lortzen amaitu zuten.

Askartza Claretek mendean hartu zuen Centros de Estudios Mikeldi Unamuno 46-55eko emaitzarekin, eta horrela bilbotarrak Bigarren Mailara jeitsi dira. Leioakoek garaipena lehen zati bikaiean oinarritu zuten, non lehen laurdenean jada 12-17 aurretik ziren. Bigarren laurdenean, bilbotarrak bost puntutan utziz, aldeak hamalau puntutara igo zituzten (17-31), gerora erabakiorra izan zena. Hirugarren laurdenean, etxekoek hobetu bazuten ere, eta hiru puntutara kokatu ziren azken laurdenaren hasieran, baina kanpotarren erreakzioarekin garaipena leioakoentzat izan zen.

Bilbotarrek ikusi zuten nola Burlada I3Ik garaipena lortu zuen Getxoren zelaian (63-65), eta horrela azken hiru postuetatik aldentzea lortu dute, horrela EBA mailatik norbait jaitsi zain dira. Partida bizkaitarre kontrolpean izan zen hasieran, eta minutuak aurrera joan ahala, partida berdintzen joan zen, azken laurdenera 45nako berdinketarekin helduz. Azken laurdenean, partida berdintsua joan zen, eta azken minutura partida erabakitzeke heldu ziren. Bertan, 0-7ko partzialarekin nafarrek partida apurtzea lortu zuten.

Jardunaldia azken bi sailkatuen arteko partidarekin amaitu da, non GDKO Ibaizabalek mendean hartu zuen Padura 90-75eko emaitzarekin. Etxekoak nagusi izan ziren partidaren hasieratik, eta Arrigorriagako taldeak garesti ordaindu zituen defentsako arazoak.