Saenz Horeca Araberri (argazkia: Zuzenkipress)

Saenz Horeca Araberri finalerdietara, eta Sammic ISBk ezin hirugarren partida irabazi

LEB Orora igotzeko Play Offetako lehen kanporaketan Saenz Horeca Araberrik aurrera egin du, eta aldiz, Sammic ISB kanporatua izan da.

Arabarrek kanporaketa Aceitunas Fraga Moron Gasteizen mendean hartuz ekin zioten, 87-68ko emaitzarekin. Lehen zati berdintsu baten ostean, bigarrengoan arabarrak nagusi izan ziren, eta garaipena lortu zuten.

Bigarren partidan sevilarrak nagusitu ziren 72-63ko emaitzarekin, partida berdintsuan, eta azken laurden txarrarekin (14-4). Horrek porrotera bideratu zituzten arabarrak, eta horrela heldu ziren hirugarren partida erabakiorrera. Bertan 85-49 nagusitu ziren, barneko jokoa erabakiorra izan zelarik: De Lattibeaudiere (15+11), Levesque (15+15) eta Buesa (18).

Orain finalerdietan CB Tarragonaren aurka lehiatuko dira, bost partidetara, eta datorren ostiralean hasiko da.

1. Partida: Saenz Horeca Araberri 87 - 68 Aceitunas Fragata Moron
2. Partida: Aceitunas Fragata Moron 72 - 63 Saenz Horeca Araberri
3. Partida: Saenz Horeca Araberri 85 - 49 Aceitunas Fragata Moron

Bere aldetik, Sammic ISBk ezin Instituto Fertilidad Clinicas Rincon mendean hartu, eta lehen partida 77-72 aurretik amaitu zuten arren, kanporaketan nagusitu dira malagatarrak. Lehen partidan hasiera ona izan zuen etxeko taldeak (28-15), baina azkenean andaluziarrak hiru puntutara jarri eta partida zaildu zitzaien.

Malagan, gipuzkoarrak 81-79 galdu zuten, partida estu batean, eta azken minutuetan aldeak murriztu eta gero. Garaipena lortzetik hurbil izan ziren, eta hirugarren partida atzo 66-69 galdu zuten, Iker Buenoren mutilek lau minuturen faltan bost puntuko abantaila izan zutelarik, baina Clinicas Rinconen hiruko marratik izandako portzentaiak erabakiorrak izan ziren. Gainera hiruko jaurtiketa izan zuten luzapenera eramateko partida, baina huts egin zuten.

1. Partida: Sammic ISB 77 - 72 Instituto Fertilidad Clínicas Rincon
3. Partida: Instituto Fertilidad Clínicas Rincon 81 - 79 Sammic ISB
3. Partida: Sammic ISB 66 - 69 Instituto Fertilidad Clínicas Rincon