CB Valle de Egües - Electro Alavesa Marianistas (argazkia: basketnavarro.com)

CB Valle de Egües lehen postua ziurtatzetik hurbil

Denboraldia amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, CB Valle de Egüesek EBA mailarako igoera eskura dauka, Electro Alavesa Marianistasen aurka hogeigarren garaipena lortu ondoren (57-42). Intentsitaten handiko partida izan zen, non defentsak erasoko erritmoa jaitsi zuten. Lehen zatian arabarrak nagusi izan zirne, baina minutuak pasa ahala, etxekoek partidaren kontrola bereganatu, eta apurka apurka aldeak handitzen hasi ziren, garaipena lortuz azken laurdenean.

Bigarren postuan da Atletico San Sebastian, eta hurbil da postu hau ziurtatzetik, hirugarren postuan den Disdira Bixitegia 56-48ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Ia partida guztian markagailuan aurretik izan ziren, alde motzekin bazen ere, eta bos minuturen faltan azpeitiarrak aurretik ipini baziren ere (37-39), azken minutu bikainen ostean, non donostiarrek 19 puntu saskiratu zituzten, garaipena lortu zuten.

Azpeitiarren porrota ez zuen baliatu Fundacion 5+11k; 53-52ko emaitzarekin Askartza Clareten zelaian galdu ostean. Lehen zatian arabarrek partida kontrolpean izan bazuten ere 27-33, bigarren zatian markagailua irauli zuten, azken laurdena hiru puntuz aurretik hasiz (48-45). Laurden erabakiorrean, partida berdindu egin zen, eta etxekoak puntu bat aurretik ziren, arabarrek azken jaurtiketa izan zuten arte. Baina etxekoen defentsak ekidin zuen arabarren saskiratzea, garaipena etxean utziz.

Bosgarren postuan dago Tabirako Baque, 86-75eko emaitzarekin GDKO Ibaizabal mendean hartu eta gero. Lehen laurdenetik erritmo altua ezarri zuten etxekoek (27-20), eta horrek ahalbideratu zien markagailuan auretik izan, eta 6-8 puntuko abantaila izaten. Azken laurdenera horrela heldu ziren, eta bertan jaurtiketa libreetan izandako pontzentaiek garaipena etxean utzi zuen.

Durangarren garaipenak lauko finalean sartzeko aukera barik utzi du Biok2.com OKE, nahiz eta hauek Getxo SB 76-57 mendean hartu. Lehen minututik nagusitu ziren ordiziarrak, eta atsedenaldira 38-26koarekin heldu ziren, bigarren zatian abantailak ongi mantenduz, eta azkenean 22 puntuko abantaila izan zutelarik.

Universidad Deusto Loiola Indautxuk 83-66 irabazi zuten azken sailkatua den Padura mendean hartzeko. Lehen laurdena ongi hasi zen etxekoentzat (19-7) baina Arrigorriagakoen erreakzioa heldu, eta atsedenaldria 36-32koarekin heldu ziren. Bigarren zatian, aldeak mantendu ziren, eta ez zen laugarren laurden arte izan, non etxekoek markagailuan ihes egitea lortu zuten.

Beheko postuetako lehian diren bi taldeen arteko partidan, Burlada I3I nagusitu zen 75-71eko emaitzarekin Centro de Estudios Mikeldi Unamuno mendean hartu eta gero. Partida estua izan zen, eta horren ondorioz atsedenaldira 33-35ko emaitzarekin heldu zirela. Berdintasun amaiera arte mantendu zen (61-65), baina etxekoek Azparren eta Camposen saskiraketarekin partida berdindu zuten. Luzapenean, nafarrek hobeto hasi zuten, eta beti aurretik izan ziren garaipena lortu zuten arte.