Loiola Indautxu 98 titulua ospatzen (argazkia: Loiola Indautxu)

Nesketan Loiola Indautxu 98 Euskadiko Txapeldun

Partida berdindurik joan da lehen hiru laurdenetan, azken laurdenera azkoitiarrak 45-47 aurretik heldu direlarik. Bigarren laurdeneko lehen minutuetan azkoitiarrek zortzi puntuz goitik ipini dira (26-34 15 min), baina atsedenaldirako aldea murriztu dute bilbotarrek. Bigarren zatiaren hasieran, 7-0eko partzialarekin markagailua irauli dute etxekoek, eta une horretatik aurrera saskiratzeak partekatuz joan dira azken laurden amaiera heldu arte. Azken laurdenean azkoitiarrak aurrea hartu dute markagailuan, baina Alonso etxekoaren zortzi punturekin lehen zazpi minutuetan partida berdintzea lortu dute eta aurretik ipini dira San Juanen saskiratzearekin. Azken minutuan, Aizpuruaren lau punturekin eta Soraluceren jaurtiketa libre batek 57-59koa ezarri dute, baina Alonsoren hirukoak garaipena eman die etxekoei.

Finalerdietan, Aranur ISBk Easo DBN 66-60 mendean hartzea lortu muten, atsedenaldira donostiarra 34-36 aurretik heldu baziren ere. Bigarren zatian, Agirreren neskek Ocañaren faldea bikoiztea lortu muten, eta azken laurdenera 50-44 heldu ziren. Azken halar minutuetan, aldea mantenduz, azkoitiarrek garaipena eta finalerako txartela lortu zuten.

Bestalde, lauko finaleko antolatzaileek ere garaipena erdietsi zuten euren finalerdian, Tabirako Baque A 81-77ko emaitzarekin. Lehen laureen berdintsu baten ostean, Aurreren neskek partidako lehen aldea lortu zituzten, eta atsedenaldira 40-32koarekin helduz. Bigarren zatian, etxekoek aldea mantentzea lortu zuten, eta minutuak aurrera joan ahala, aldeak mantenduz, garaipena lortu zuten.