Zornotza ST (argazkia: @borjamendia)

Zornotza Play Offen atarian gelditu da

Zornotza Saskibaloia igoerako Play Offak jokatzeko atarian gelditu dira Xuven Cambadosen urka 76-77 galdu ondoren. Bizkaitarrek maila mantenduta zuten, eta galiziarrek maila mantentzea jokatzen zuten, eta hori igeri zen. Partida berdintsua izan zen, eta azken unera arte ez zen erabaki, non Cruzen jaurtiketa gelditu zuen Quintelak. Salazar eta Mendia izan ziren bizkaitarren saskiratzailerik onenak 14na punturekin.

Zornotza Saskibaloia 76 - 77 Xuven Cambados

Sammic ISBk liga garaipen batekin amaitu dute, Simplu Olivar 68-76ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Iker Buenoren mutilak 29-42koarekin heldu ziren atsednealdira, eta bigarren zatian aldeak mantentzea nahikoa izan zitzaien garaipena lortzeko. Semple Jordan 13 punturekin izan zen azpeitiarren saskiratzailerik onena.

Orain, gipuzkoarrak igoerako Play Offak Instituto de Fertilidad Clinicas Rinconen aurka jokatuko dituzte, non azpeitiarrek etxean jokatuko dute.

Simply Olivar 68 - 76 Sammic ISB

Saenz Horeca Araberrik ezin garaipenarekin amaitu denboraldia eta Carrefour El Bulevar de Avilaren aurka 91-81 galdu zuten, nahiz eta partida ongi ekin zieten. Bigarren eta hirugarren laurdenean, etxekoen portzentaiak (56 puntu saskiratu zituzten, eta arabarrek 35) markagailua irauli zuten, eta jada markagailuan atzetik zirela etxekoek ongi apurtu zuten partida. Partidako saskiratzailerik onena izan zen Levesque 22 punturekin.

Igoerako Play Offean arabarrak Aceitunas Fragata Moron zango dute aurkari, lehen partida Gasteizen jokatuko delarik.

Carrefour El Bulevar de Avila 91 - 81 Saenz Horeca Araberri