Loiola Indautxu (argazkia: loiolabasket.com)

Trantsiziozko jardunaldia

Loiola Indautxu 98k Tabirako Baqueren zelaian irabazi zuen nahiz eta lehen postua ziurtatuta zuten. Bilbotarrek 62-73ko emaitzarekin nagusitu ziren atsedenaldira 37-32 galtzen zuten partidan. Aurreren neskek hirugarren laurdenean egindako lanarekin (10-21) markagailua irauli zuten, eta lanari jarraipena eman zien azken laurdenean.

Aranur ISBk Gernika KESB menderatu zuten 56-39ko emaitzarekin etxekoak nagusi izan ziren partidan. Atsedendealdira hamar puntuko abantailarekin heldu ziren, eta hirugarren laurden hasieran aldeak handitu zituzten, laurdena 44-25ekoarekin amaituz. Azken laurdenean heldu zen bizkaitarren erreakzioa, eta abantailak murrizteko baliatu zituzten.

Azken partidan, Electro Alavesa Araskik ezin lehen garaipena lortu Easo DBNren aurka, eta 41-66ko emaitzarekin nagusitu ziren donostiarrak. Ocañaren neskak atsedenaldira 17-41 aurretik ziren, eta bigarren zatian partida erabaki zuten.

A-2 Multzoa

San Viator A eta Ostadar SKT A izango dira hurrengo denboraldian Euskal Ligan ariko diren taldeak. Arabarrek lehen postua zirutatua zuten, eta Atletico Sn Sn Anie Tecnunen aurkako porrotak (47-59) ez du eraginik sailkapenean. Bestalde, Ostadar SKT Aren garaipenak bigarren postua eman dio, Araba A 49-53ko emaitzarekin mendean hartu eta gero, eta horregatik Ordizia Keren aurkako garaipenak ez zion balio izan Getxo SBri (64-70).