Fundación 5+11 (argazkia: fundacion5mas11.org)

Lehenengoek hutsik egin gabe darraite

Nafarrek GDKO Ibaizabal mendean hartzea lortu zuten 58-69ko emaitzarekin, uneoro aurretik izan ziren partidan. Lehen laurden amaiera onari esker zortzi puntuko abantaila lortu zuten, eta atsedenaldira bost puntuz goitik heldu baziren ere (27-32), eta berau azken laurden arte mantendu, azkenengoan 18-24ko partzialarekin partida apurtzea lortu zuten.

Atletico San Sebastianek ere ez zuen hutsik egin Electro Alavesa Marianistasen aurka, eta 71-75eko emaitzarekin nagusitu ziren. Luis Comendadorren mutilek bigarren zatian partida irauli behar izan zuten, atsedenaldira 36-33koarekin heldu ostean. Bigarren zatiko hasiera onak partida berdindu zuen, eta laurdeneko azken minutuetan aurretik ipini ziren. Horrela, azken laurdenean, donostiarrak finago aritu ziren, garaipena lortuz.

17 garaipenekin dira Disdira Bitxitegia ISB eta Fundacion 5+11k, Askartza Claret (55-50) eta Burlada (81-48) hurrenez hurren mendean hartu eta gero. Gipuzkoarrek azken laurden arte lehiatu behar izan zuten garaipena lortzeko, izan ere atsedenaldira 23-26 atzetik baitziren. Bigarren zatian, partida berdindu egin zen, eta azken laurdeneko erdialdetik aurrera etxekoak nagusi izan ziren.

Bestalde, arabarrek ez zuten arazo handirik izan Burlada mendean hartzeko. Bigarren laurdenean erabaki zen partida, izan ere atsedenaldira 43-22koarekin heldu ziren 25-6ko partzialaren ostean. Bigarren zatian, Ortunen mutilak aldeak handitzen joan ziren.

Bosgarren portuan darrai Tabirako Baque, Padura 69-94ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Partida lehen laurdenetik aldeko izan zuten durangarrek, 10-22 amaitu baitzuten. Bigarren laurdenean, etxekoek erritmoa igo zuten, eta horri esker aldeak ez ziren igo.

Getxo SB durangarrekiko bi garaipenetara kokatzen da, Universidad Deuosto Loiola Inden aurka galdu eta gero (62-70). Aldiz, beheko postuetatik ihes egin ezinean darrai Centro de Estudios Mikeldi Unamuno, Biok2.com OKEren aurka galdu eta gero. Gipuzkoarrak galtzen ekin zioten azken laurdenari (54-46), baina 9-24ko partzialarekin irauli zuten partida 63-70 amaituz.