Argazkia: bizkaiabasket.com

75° URTEURRENA: 'Bizkaian saskibaloiak egindako 75 urteak' Erakusketan gure historiaren zantzuak

Ostegun honetan, Bilboko Ensanche Eraikinean aurkeztu da 'Bizkaian saskibaloiak egindako 75 urteak' Erakusketa, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren oroimenean. Ekitaldian instituzioen errepresentazioa izan da, Oihane Agirregoitia eta Carlos Sergio esaterako, bizkaiko taldeen beste hainbat ordezkarirekin batera.

Erakusketan hainbat gauza ikus daitezke. Besteak beste, Bobby Knightek edo Txus Vidorretak sinatutako baloiak, egungo gure goreneko ordezkarien elastikoak, Dominion Bilbao Basket, Gernika Bizkaia edo Bidaideak Bilbao BSR, izandako beste batzuekin, Aguilas edo KAS, liburuak, 2011eko U20 Europako Txapelketako dominak edota 2014ko Munduko Txapelketakoak.

Ekitaldira instituzioetako ordezkariak izan dira, esaterako Oihane Agirregoitia, Bilboko Udaleko Gazte eta Kirol Zinegotziak, gunea baliatu duela “Bizkaiko Saskibaloi Federazioari 75° urteurrenagatik eta egiten ari diren lanarengatik zoriontzeko. Baita ere, Erakusketa honekin saskibaloiaz gozatzeko aukera dugulako”. Gainera, Agirregoitiak gogorarazi du Bilbo goi saskibaloiaren egoitza izan dela, eta izaten jarraitzen duela, Agiletatik hasi, eta egungo Bilbao Basket eta Bilbao BSReraino, Caja Bilbaotik pasaz. Amaitzeko, “Federazioak Erakusketa honetarako Bilbo hautatu izana eskertu nahibdu, bilbotarrei bertaratzeko deia luzatuz".

Carlos Sergio, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Asesoreak hitz batzuk eskaini ditu Erakustaldiari buruz: “Proba txiki bat dugu gure bizkaiko saskibaloiak izan duen eboluzioaz", eta bide horretatik azpimarratu du Bizkaiko Federazioa berrikuntza arloan adibidea dela”.

German Monge, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Lehendakari bezala Erakusketako hainbat xehetasun azaldu ditu; publikoarentzat zabalik dago apirilaren 1etik 30era 10-15etatik 13:45tara, eta 17,15etatik 19,45etara Fundacion BizkaiaBasket eta Bizkaiko taldeei esker.

Erakusketa honek ere arlo partehartzailea ere izango du, izan ere Mongek azaldu bezala “Erakusketa hau hainbat jardunaldirekin elkartuko baitugu, lehena 12an, ‘Baloncesto de Elite en Bizkaia’ lelopean, bigarrengoa 19, asteartean ‘Los Medios de Comunicación y el Baloncesto Bizkaino’ leloarekin eta azkenik ‘Baloncesto en Bizkaia’ saskibaloi partehartzailearibzuzenduta”. Hitzaldi hauek 19,15etatik 21etara izango dira Erakusketaren alboko gelan.

Aipatu beharra dago jada hainbat multzo bisita gidatuak egiten dabiltzala, eta egin nahi dutenek mail bat bidali behar dute secretaria3@bizkaiabasket.com-era, eguna eta ordua zehazteko.