Martin Buesa (Argazkia: Zuzenkipress)

Saenz Horeca Araberrik irabazi zuen Zornotza STren aurkako derbia

Jardunaldi baten faltan, Saenz Horeca Araberrik hirugarren postua ziurtatu du Zornotza STren aurkako derbia 90-83ko emaitzarekin irabazi ostean. Lehen laurden berdintsuaren ostean, bizkaitarrak markagailuan aurrea hartzea hartu zuten, bigarren laurdenean lortutako 18-29ko partzialari esker atsedenaldira 38-46 heldu ondoren. Hirugarren laurden berdinaren ostean, azkenengoan arabarrek partida iraili zuten Santanaren bos punturi esker. Behin aurretik jarri ostean, partida kontrolatu, eta partida apurtu zuten, azken laurdeneko lanari esker (32-17). Etxekoen partetik, bost jokalarik gainditu zuten hamar puntuko langa, nahiz eta onena David Santana izan zen 22 punturekin. Bizkaitarren aldetik, lau jokalarik gainditu zuten hamar puntuko langa, David Garcia 26 punturekin onena izan zelarik.

Saenz Horeca Araberri 90 - 83 Zornotza ST

Bere partetik, bigarren postua ziurtatu du Sammic ISBk Marin Ence Peixegalego 65-61 irabazi eta gero. Lehen laurden berdintsi baten ostean, galiziarrek 9-24ko partzialarekin ihes egitea lortu zuten, atsedenaldira 25-36koarekin helduz. Etxekoen erreakzioa ez zen azken laurden arte heldu, izan ere Iker Bueno kaleratu ondoren irauli zuten partida, 2:40 minnuturen faltan (58-57). Azken minutu estu batean, etxekoek ez zuten euren kanpoko jaurtiketetako huts egiteak faltan bota (0/26), eta galiziarrak menderatzea lortu zuten. Marcius 20 puntu eta 17 erreboterekin izan zen partidako onena 30 puntuko balorazioarekin, bosgarren aldiz jardunaldiko MVPa izendatuz.

Sammic ISB 65 - 61 Marin Ence Peixegalego
Azken jardunaldian, Zornotza STk Xuven Cambados hartzeaz gain, Clinicas Rinconen porrot bat itxaron behar du Marin Ence Peixegalegoren aurka sailkapeneko bederatzigarren postua lortzeko, eta horrela igoerako Play Offak jokatzeko.