Loiola Indautxu Araski (Argazkia: Karlos Rodriguez)

Aranur ISBk bigarren postuan amaitu du

Aranur ISBk garaipena lortzeaz gain, bigarren fasea bigarren postuan amaitzea lortu du Loiola indautxu 98 44-52ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Luis Aguirreren neskek lehen laurdenean egindako lanari esker markagailuan aurrea hartzea lortu zuten (8-16), eta aldeak partidan zehar mantentzen jakin zutelarik. Bigarren zatian, bilbotarren erreakzioa heldu bazen ere 10-3ko partzialari esker, baina laurdeneko hurrengo minutuetan berriz ere kanpotarrek 6-14ko partzialarekin erreakzionatu zuten. Azken laurdenean, saskiratze aldaketa gipuzkoarren aldekoa izan zen, izan ere garaipena ez zen arriskuan jarri azken minutuetan.

Bestalde, Easo DBN azkoitiarrak harrapatu nahian dabiltza, eta bigarren postua lortu nahi dute, Gernika KESB 44-68 menderatu Por su parte, el Easo DBN intenta alcanzar a las azkoitiarras en esa segunda posición tras vencer al Gernika KESB por 44-68. El partido comenzó bien para las locales, ya que el primer cuarto dominaban las de Barea por 15 a 9. En el segundo cuarto, las de Ocaña reaccionaron, y con un parcial de 5-20 voltearon el marcador llegando al descanso con 20-29. En la segunda parte, las donostiarras mejoraron su defensa en el último cuarto sentenciando el encuentro.

Azken partidan, Tabirako Baque Ak ez zuen zailtasun handirik izan azken sailkatua den Electro Alavesa Araski 41-83ko emaitzarekin. Atsedenaldira 24-34koarekin heldu baziren ere, hirugarren laurdenean apurtu zuten partida bizkaitarrek 10-27ko partzialarekin.

A-2 Multzoa

San Viator Ak eta Ostadar SKTk ziurtatu dute datorren urtean Euskal Ligan aritzeko txartela Getxo SB eta Ordizia KE mendean hartu eta gero. Arabarrak 44-47ko emaitzarekin nagusitu ziren, eta gipuzkoarrak aldiz 47-36ko emaitzarekin. Gipuzkoarrekiko garaipen batera dira getxoztarrak baina averagea galduta, eta beraz, sailkapenean ezin pasa geratu dira. Bestalde, Araba Ak Atletico Sn Sn Annie Tecnun 50-63ko emaitzarekin mendean hartzea lortu zuen.