Zornotza ST (argazkia: @borjamendia)

Zornotza STk maila mantendu du

Denboraldia amaitzeko bi jardunaldiren faltan, Zornotza STk garaipen garrantzitsua erdietsi zuen, eta horrenbestez datorren denboraldian Zilarrezko LEB Mailan aritzeko txartela lortu dute, eta arazoz jositako denboraldia ongi amaitu dute. Orain gainera, igoerarako Play Offetara begira aurrea hartu dute, eta bederatzigarren postuan dira, eta horrela Sammic ISB edo Saenz Horeca Araberriren aurka ariko dira.

Mikel Garitaonandiaren mutilek 59-70eko emaitzarekin nagusitu ziren Viten Getaferen aurka, nahiz eta hauek gauzak zail ipini zizkien. Lehen laurdena ez zen ona izan, eta bigarrengoan hobetu ostean, atsedenaldira bat goitik heldu ziren. Bigarren zatian, 6-21eko partzialarekin ekin zien Amorebietakoek, eta alde horrekin gustura aritu ziren azken laurdenean, garaipena arriskuan egon ez zelarik. Lau jokalarik gainditu zuten hamar puntuko langa eta beste bik bederatzi puntu lortu zituzten.

Viten Getafe 59 - 70 Zornotza ST

Sammic ISBk eskura dauka bigarren postua, 64-73ko emaitzarekin Carrefour El Bulevar Avilaren zelaian irabazi ostean. Halere, Iker Buenoren mutilek ez zuten ongi hasi partida (18-10), baina partida aurrera joan ahala azpeitiarrek ongi kontrolatu zuten partida, azken laurdenean 17-27ko partzialarekin partida irauli zutelarik. Jordan Semple 17 punturekin eta 10 erreboterekin izan zen gipuzkoarren taldeko onena.

Carrefour El Bulevar Avila 64 - 73 Sammic ISB

Saenz Horeca Araberrik garaipena erdietsi zuen Instituto Fertilidad Clinicas Rincon 92-64ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Atsedenaldira jada ongi heldu zen partida (50-26). Bigarren zatian, intentsitatea jaitsi zen partidan, eta hori ona izan zen arabarrentzat, partida kontrolatzen jarraitu baitzuen. Parker Smith 28 punturekin izan zen onena.

Saenz Horeca Araberri 50 - 26 Instituto Fertilidad Clinicas Rincon