Saenz Horeca Araberri - Sammic ISB (argazkia: Zuzekinpress)

Sammic ISBk irabazi du derbian, eta urrats batera dute bigarren postua

Sammic ISBk derbia irabazi zuen Saenz Horeca Araberriren aurka 73-66ko emaitzarekin, eta partida bateko eta averagea aldeko dauka arabarrekiko bigarren posturako, denboraldia amaitzeko hiru jardunaldiren faltan.

Derbia arabarren nagusitasunarekin hasi zen, 0-13ko partzialarekin, baina etxekoen erreakzioa heldu zen eta hirugarren laurdenerako 39-13ko partzialarekin partidaren kontrola bereganatu zuten (39-26). Hamar puntuko aldearekin, etxekoek azken laurdenean ongi kontrolatu zuten partida, eta lau puntutara hurbiltzea lortu bazuten ere (70-66), etxekoek ez zuten ezusterako aukerarik eman.

Semple eta Marcius, barneko jokalariak, 16 puntu eta 9 erreboterekin bakoitza, izan ziren jokalaririk onenak etxekoen partetik, eta aldiz Mirza Bulic 24 punturekin izan zen arabarren jokalaririk onena.

Sammic ISB 73 - 66 Saenz Horeca Araberri

Zornotza STk garaipen garrantzitsua erdietsi zuen Instituto Fertilidad Clínicas Rinconen aurka 71-63ko emaitzarekin, eta partida bateko aldea dauka jaitsierako postuekiko. Orain bederatzigarren postuan darraite, eta berak Play Offak jokatzeko aukera emango die, nahiz eta jaitsiera oraindik erabakitzeke baitago, izan ere lau talde baitaude garaipen bateko aldean.

Mikel Garitaonandiaren mutilek ez zuten partida erosoa izan, izan ere lehen zatia berdintsua joan zen, eta atsedenaldira 36-32koarekin heldu ziren. Hirugarren laurdenean, defentsa onari esker, 51-39 aurreratu ziren, eta azkenengoan aldearekin jokatzen jakin zuten. Charles Nkaloulou 18 puntu eta 6 erreboterekin izan zen onena.

Zornotza ST 71 - 63 Instituto Fertilidad Clinicas Rincon