Getxo SB (argazkia: getxosaski.com)

CB Valle de Egüesek lehen postua sendotu du

Asteburuko jardunaldia, lehen bi sailkatuen arteko atzeratutako partidan esperoan zegoen, izan ere CB Valle de Egües eta Atletico San Sebastian elkarren artean lehiatu ziren, eta garaipena lehenengoentzat izan zen 66-41eko emaitzarekin. Donostiarrek ongi ekin zien partidari (12-15), baina bigarren laurdenean nafarrek ongi kontrolatu, eta aldeak handitzen joan ziren apurka-apurka.

Asteburuko jardunaldiari dagokionez,bi taldeek garaipenak erdietsi zituzten, CB Valle de Egües liderrak Padura 76-33ko emaitzarekin mendean hartzea lortu zuten lehen laurdenean erabaki zen partidan, 27-0eko partzialari esker.

Bestalde, Atletico San Sebastianek GDKO Ibaizabal mendean hartzea lortu zuen 79-57ko emaitzarekin, eta bizkaitarrak sailkapenaren behekaldean mantentzen dira.

Lauko finalean egoteko lehian Disidira Bixitegia ISBk garaipen garrantzitsua erdietsi zuen Burlada I3Iren zelaian 59-67ko emaitzarekin. Partida ongi hasi zen etxekoentzat (19-10), baina bigarrengoan azpeitiarrak aldeak murrizten hasi, eta hirugarren laurden amaieran 42-43 aurretik ziren, azken minutuetan partida erabakiz.

Fundacion 5+11k ere zaila izan zuen Biok2.com OKE menderatzeko, eta azkenean 80-84ko emaitzarekin nagusitu ziren. Lehen zati berdintsu baten ostean (42-41), kanpotarrek aurrea hartu zuten bigarren zatian, eta hirugarrengoaren amaieran sei puntuz goitik ziren, eta azken laurdenean beti aurretik mantendu ziren. Azken minutuan, Madinabeitiaren saskiratzeak erabaki zuen partida, etxekoek bi puntutara hurbiltzea lortu eta gero.

Tabirako Baquek bosgarren postuan sendotu du bere postua, 65-74ko emaitzarekin Universidad Deusto Loiola Ind. mendean hartu eta gero. Azken laurdenean erabaki zen partida, nahiz eta kanpogarrak ia denbora luzez aurretik joan ziren (48-50). Azken laurdenean etxekoek markagailua iraultzea lortu dute (58-55), baina kanpotarren erreakzioak azken bost minutuetan 19 puntu saskiratuz, garaipena eman zien.

Bosgarren postura heldu nahi du Getxo SBk, 69-57ko emaitzarekin Centro de Estudios Mikeldi Unamuno menderatu eta gero. Lehen laurdenetik erritmo altua erakutsi zuten taldeek (21-20), eta apurka-apurka etxekoek partidaren erritmoa bereganatu, eta atsedenaldira zazpi puntuz goitik heldu ziren (39-32). Bigarren zatian partida apurtu zuten, aldeak 17 puntutara igoz.

Sailkapenaren erdikaldean, Electro Alavesa Marianistasek garaipen landua lortu zuen Askartza Clareten zelaian, 53-57ko emaitzarekin. Lehen zatian etxekoek ongi kontrolatu zuten partida (29-23), baina bigarrengoan 8-18ko partzialarekin azken laurdenean partida irauli zuten, eta azken bi minueutako 0-6ko partzialarekin batez ere, partida apurtzea lortu zuten.