'Sandi' Marcius (argazkia: isb.eus)

Marcius ikusgarri batek garaipena eman dio Sammic ISBi

Jardunaldiko albiste ona Sammic ISBk ipini du Instituto Fertilidad Clinicas Rinocon 73-83ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. 'Sandi' Marciusen lana izan zen erabakiorra, izan ere 41 puntu saskiratu zituen, eta 13 errebote hartu, 10 falta jaso eta 5 asistentzi eman, guztira 62 puntuko balorazioa lortuz, txapelketaren historiko onena. Bere lanaren itzalean Semplek lortutako 17 puntu eta 13 erreboteak (28ko balorazioa), ia oharkabean igaro dira, izan ere bien artean taldeak lortutako 100 puntuko baloraziotik 90 lortu zituzten. Halere, taldeak sufritu behar izan zuen izan ere nahiz eta 15 puntuz goitik joan, kanpotarrak hurbiltzen hasi ziren, eta azken erreakzioarekin lortu zuten garaipena.

Instituto Fertilidad Clínicas Rincon 73 - 83 Sammic ISB

Saenz Horeca Araberri igoera zuzenetik hurruntzen da 79-82ko emaitzarekin Aceitunas Fragata Moronen aurka galdu eta gero luzapenean. Arabarrak minutu askoan aurretik joan baziren ere, esaterako lau minuturen faltan zortzi puntuz goitik ziren (63-55), baina kanpotarren erreakzioarekin partida 69na berdintzea lortu zuten. Luzapenean sebilarrak hobeak izan ziren, garaipena lortuz. Beau Levesque, 19 puntu eta 10 erreboterekin izan zen arabarren onena.

Saenz Horeca Araberri 79 - 82 Aceitunas Fragata Moron

Zornotza STk porrota jaso zuen CB Tarragonaren zelaian 82-71ko emaitzarekin. Bizkaitarrak play-offak eta jaitsiera garaipen beretara dituzte. Partida zaila izan zen Mikel Garitaonandiaren mutilentzat, izan ere atsedenaldira 45-30 behetik ziren. Bigarren zatian etxekoek ongi erantzun zien kanpotarren erantzunei, eta garaipena lortu zuten partida ongi kontrolatuz. Ander Garcia 17 punturekin izan zen bizkaitarren onena.

CB Tarragona 82 - 71 Zornotza ST