Loiola Indautxu (argazkia: loiolabasket.com)

Loiola Indautxu lehen postua ziurtatzetik hurbil

Loiola Indautxuk garaipen garrantzitsua erdietsi zuen Easo DBNren zelaian. 58-62ko emaitzarekin nagusitu ziren, eta hiru jardunaldiren ostean, bi garaipeneko aldea dute bigarren sailkatuarekiko. Partida ongi ekin zuten bizkaitarrek (7-12), eta hamar puntuko abantaila ere izan zuten bigarren laurdenean (21-31), baina donostiarren erreakzioa medio, atsedenaldira 30-34koarekin heldu ziren. Bigarren zatian, etxekoen minuturik onenei esker, 12-0eko partziala lortu, eta hirugarren laurden amaieran markagailua irauli zuten (48-42). Laugarren laurdenean saskiratze bati esker zortzi puntuko abantaila lortu eta gero, bilbotarrek 1-19ko partzialarekin partida irauli zuten, garaipena lortuz.

Bigarren postuan da Aranur ISB, 38-45eko emaitzarekin Tabirako Baque mendean hartu eta gero. Partida ongi hasi zuten azkoitiarrek (12-15), baina durangarrak berau iraultzeko gai izan ziren bigarren laurden erdialdean (20-15), nahiz eta atsedenaldira 22-25ekoarekin heldu ziren. Bigarren zatian azkoitarrek hamar puntuko aldea lortu zuten (24-34), eta azken laurdenean garaipena lortu zutelarik.

Jardunaldia Gernika KESBen garaipenarekin amaitu da, Electro Alavesa Araski 44-61eko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Azken laurdenean erabaki zen partida, lehen hiru laurdenetan 38-40koarekin heldu baitziren. Azken hamar minutuetan, 6-21eko partziala lortu zuten gernikarrek partida irabaziz.

A-2 Fasea

A2an San Viator bakarrik gelditu da lidertzan 73-44ko emaitzarekin bigarren sailkatua den Ostadar OSKT mendean hartu eta gero. Partida bat gutxiagorekin dago Getxo SB, 38-43ko emaitzarekin Atletico Sn.Sn. Anie Tecnun mendean hartu eta gero.

Jardunaldia Araba Aren garaipenarekin amaitu da, Ordizia KE 55-49ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Arabarrak bi garaipenera daude bigarren postuarekiko, eta oraindik maila mantentzeko aukerekin darraite.