Saskibaloiaren All Star Day-a martxoaren 19an Bilbao Arenan

Astelehen honetan aurkeztu duten Bilbao Arenan Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta BizkaiaBasket Fundazioak antolatutako ‘All Star Day’. Horretarako, Bilbao Basket eta Gernika KESB, eta Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udaleko ezinbesteko laguntza izan dute.

Gorenezko saskibaloiaz gozatzeko, bai gizonezkoena, zein emakumezkoena kiroldegi berdinean eta egun berdinean, hori zen helburua, eta hori martxoaren 19 lortuko da. Izan ere Emakumezkoen Ligako Gernika Bizkaia-IDK Gipuzkoa (17etan) eta Endesa Ligako Dominion Bilbao Basket-Retabet.es GBC (20,45etan) bertan jokatuko dira.

Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Presidentea den German Mongek azaldu zuen ekitaldia “egun hori bizkaiko saskibaloiaren festa handi bat bezala ezarri nahi dugu gure gorenezko taldeen inguruan. Gainera gurasoei ere horrelako egun bat oparitu nahi diegu, familia giroan ospa dezaten”. Ekitaldi hau egiteko “gorenezko hiru taldeen kolaborazioaren emaitza da Dominion BB, Gernika Bizkaia eta Bilbao BSR, eta gainera egutegiek bi derbi utzi dizkigu, eta gainera Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren 75ºurteurrenean ere. Pena bat da egun horietan Bilbao BSRk Extremaduran jokatzea, baina ziur proiektuan lagunduko dutela, eta horregatik hemen dira”.

Emakumezkoen Ligako eta ACBko partidak izango dira ekitaldietako indarguneak, baina baita ere beste ekintza ezberdin ere izango dira “jokoak, sinatzeko egongo den baloi handi bat, txapelketa berezi bat, eta zelaian gorenezko mailan dauden entrenatzaileei doimina bat emango diegu, bai Bizkaian jaioak, edo gure lurretan kirolari gisa aritu direnak”.

Bilbao BSR-k ezin izango du parte hartu, partida Extremaduran jokatu behar dutelako, baina euren presidentea den Luis Maria Aramburuk ziurtatu du “modu batean edo bestean, parte hartuko dugu”.

SARREREN SALMENTA

Bilbon
BILBAO BASKET ZONA
BIZKAIKO RETA DENDAN
PARTIDA EGUNEKO LEHIATILAK

Gernikan
PARTIDA EGUNETAN MALOSTE KIROLDEGIAN


SALNEURRIAK

Gernika Bizkaia- IDK Gipuzkoaren arteko partidarako
Salmenta orokorra 6€
Dominion BBren bazkide eta abonatuak 3€
Bi partidetarako paketea 18€

Dominion Bilbao Basket – Retabet.es GBCrako sarrera
OHIKOAK.


VENTA DE ENTRADAS