Zornotza ST - Sammic ISB (argazkia: L. Iturrioz)

Sammic ISBk lortu du Zornotza STren aurkako derbia

Euskal derbia Sammic ISBren aldekoa izan zen. 55-86ko emaitzarekin Zornotza ST mendean hartzea lortu zuten, azpeitiarrak beti aurretik izan ziren partidan. Kanpotarrek ia beti hamar puntuko aldeak izan bazituzten ere, atsedenaldira 31-39koarekin heldu ziren. Bigarren zatian, gupuzkoarrak aldeak handitzen hasi ziren, eta azken laurdenean partida apurtu zuten. Enosch Wolf, 12 puntu eta 9 errreboterekin eta Iker Salazar 10 puntu eta 12 erreboterkein izan ziren etxekoen onenak, eta aldiz Jordan Semple, 18 puntu eta 13 erreboterekin izan zen azpeitiarren onena.

Zornotza ST 55 - 86 Sammic ISB

Garaipen garrantzitsua erdietsi zuen Saenz Horeca Araberrik, eta bi garaipeneko aldea du liderra den Ence Marin Peixegalegorekiko. Arabarrak 78-91eko emaitzarekin nagusitu ziren Coviran Granadaren zelaian. Gasteiztarrak lehen zatian gutxitik gehiagora joan ziren, eta bigarren zatian 13 puntuko aldea hartu zuten, partida apurtuz. Beau Levesque 25 puntu eta 12 punturekin izan zen partidako eta jardunaldiko jokalaririk onena 33ko balorazioarekin.

Saenz Horeca Araberri 78 - 91 Ence Marin Peixegalego