Aranur ISB - Easo DBN (argazkia: isb.eus)

Aranur ISBk Easo A menderatu zuen bigarren postuko lehiako partidan

Loiola Indautxuk sailkapenaren buruan darrai 73-55eko emaitzarekin azken sailkatua den Electro Alavesa Araski mendean hartu eta gero. Lehen laurden berdintsu baten ostean (16-15), bilbotarrak bigarren laurdenean aldeak handitzen hasi ziren, atsedenaldira 38-25eko emaitzarekin helduz. Bigarren zatian, Aurreren neskak partida apurtzea lortu zuten, lau minuturen faltan 71-44 aurretik zirelarik.

Bigarren postuan da Aranur ISB, 56-52ko emaitzarekin Easo DBN mendean hartu eta gero, eta horrela averagea irabazi dutelarik. Azkoitarrek eta donostiarrek partida intentso bat eskaini zuten, non lehen zatian kanpotarrak nagusi izan ziren. Ocañaren neskek atsedenaldira 19-28ko emaitza zuten, baina bigarrengoan etxekoek markagailua irauli zuten, azken laurdena 41-40arekin helduz. Azken laurdenean, azkoitiarrek 12-0eko partzialarekin hasi zuten, eta horri esker 11 puntuko abantaila lortu zuten bi minuturen faltan. Orduan, donostiarren erreakzioa heldu, eta hiru puntutara kokatu ziren (55-52) azken minutuan, baina etxekoen jaurtiketa libre batek azken emaitza ezarri zuen.

Tabirako Baque laugarren postuan mantentzen da, Gernika KESB 46-64ko emaitzarekin mendean hartu, eta bi garaipenetara utziz. Durangarrek markagailuan aurrea hartzea lortu zuten 4-19ko partzialari esker, eta horri esker partida aldeko ipini zitzaien, nahiz eta atsedenaldira 28-29koarekin helduz. Bigarren zatian, berriz ere kanpotarrek partidaren kontrola bereganatu, eta partida apurtzea lortu zuten.

A-2 Multzoa

A-2k beste aste batez Ostadar SKT eta San Viator Aren nagusitasunarekin jarraitzen du. Lasartearrek 73-67ko emaitzarekin Atletico Sn.Sn. Anie Tecnun mendean hartu zuten, eta aldiz gasteiztarrek Ordizia KE menderatu zuten 39-44ko emaitzarekin.

Bi garaipeneko aldearekin dago Getxo SB, Araba A 62-60ko emaitzarekin mendean hartu eta gero.