Behatokia (argazkia: bizkaiabasket.com)

Adituek BizkaiaBasketeko behatokian ‘Gestión de Talentos’ri buruz eztabaidatuko dute

Lehen jardunaldia hau, ostegunean izango da, martxoaren 3an Kirol Etxean. Bertan parte hartuko dute Alfonso Reyes (Real Madrileko ohia), Rafa Jofresa (Joventuteko ohia), David Gil (Baskonia), Antonio Alonso (Gipuzkoa Basket) eta Sito Alonso (Bilbao Basket), denak dira saskibaloiko profesionalak, estamentu ezberdinetakoak: jokalariak, jokalari ohiak, entrenatzaielak, prestatzaile fisikoak. Guztiek bizi dute saskibaloi profesionala gertutik, eta haien iritzia izango da tailer honen oinarria.
Dinamika berritzaile eta kreatiboez baliatuz, patroi eta jarduera berriak aurkitu eta martxan jarri nahi dira helburua lortzeko: jokalari bizkaitar gehiago izatea errendimendu handietako mailetan.

Hau izango da tailerretako lehena, guztira lau izango dira. Guztien helburua izango da Bizkaiko Saskibaloiaren inguruan hitz egitea, hori baita Observatorio BizkaiaBasketik lortu nahi dena.

Jardunaldi hau ate itxietan izango da, eta bertatik hainbat iritzi eta idei aterako dira, eta guzitak Bisaski blogean eskegiko dira. Gainera, Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik zuen partehartzearekin kontatzea espero dugu, eta zuen ideia edo gogoetak argitaratzea, eta horretarako bidali email bat observatorio@bizkaiabasket.comra eztabaidan parte hartzeko.