Tabirako Baque (argazkia: tabirako.com)

Loiola Indautxuk lehen itzulia garaitezin amaitu du

Loiola Indautxuk berriz ere garaipena lortu, eta lidertzan amaitu du lehen fasea, 71-58ko emaitzarekin Tabirako Baque mendean hartu eta gero. Bilbotarrek garaipen landua lortu zuten, uneoro gauzak zail jarri zizkien taldearen aurka.

Garaipen honekin, garaipen bateko aldea dute Easo DBNrekiko, 69-24ko emaitzarekin Electro Alavesa Araski mendean hartu eta gero. Donostiarrek bigarren zatian apurtu zuten partida, eta minutuak aurrera joan ahala, aldeak handitzen joan ziren.

Hirugarren postuan da Aranur ISB, Gernika KESB 39-49ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Partida berdintsua izan zen, eta bertan defentsako lanak nagusitu ziren. Lehen zatia 25-26koarekin amaitu zuten, eta kanpotarrek hirugarren laurdenean 5-15eko partzialarekin aurrea hartu zuten, azkenengoan mantendu zutelakrik 0-6ko partzialari esker.

A-2 Multzoa

San Viator igo da lehen postura, 56-62ko emaitzarekin Atletico Sn.Sn. Anie Tecnun mendean hartu eta Ostadar SKT Araba Aren aurka galdu eta gero (62-66).

Lehen itzuliaren amaieran, San Viator eta Ostadar SKTk bi garaipeneko aldea dute hurrengo hiru sailkatuekiko, Atletico Sn.Sn. Anie Tecnun, Araba A eta Getxo SB, Ordizia KE 50-45eko emaitzarekin mendean hartu eta gero.