Salleko Renault Autonervion (argazkia: salleko.com)

Cafes Aitona Askatuak garaipena lortu, eta aldeak handitu ditu

Cafes Aitona Askatuakek garaipena lortu du asteburuan Jumar Gasteiz mendean hartu eta gero (58-63), hein batean bigarren laurdenean egindako defentsari esker lortutako garaipena izan zen, izan ere atsedenaldira 30-38koarekin heldu ziren. Bigarren zatian gasteiztarrak partida iraultzera irten ziren, eta lau puntutara hurbildu baziren ere (48-52), azken laurdenean bi taldeetako defentsek erritmoa jaitsi zioten partidari, eta horretaz baliatu zen talde donostiarra garaipena lortzeko.

Carnicas San Marcial Erroibide Irunek agur esan dio bolada onari, 74-86ko emaitzarekin La Trattoria Napoletana Barrena Berri STren aurka galdu eta gero. Iruindarrek ongi ekin zioten partidari, eta atsedenaldira 15 puntuz goitik heldu baziren ere (43-28), bigarren zatian kanpotarrak aldeak murrizten joan zen, azken laurdena baino lehen 59na berdindu eta gero. Orduan, gipuzkoarren erasoa ataskatu egin zen, eta bizkaitarrak berean jarraitu zuten, markagailua irauli eta garaipena lortuz.

Mungia SK bigarren postura hurbiltzen da 77-67ko emaitzarekin Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoa mendean hartu eta gero. Kanpotarrek ongi ekin zien partidari (13-19), baina bigarren laurdenetik aurrera etxekoek partidaren kontrola bereganatu, eta atsedenaldira 35-31koarekin heldu ziren. Bigarren zatian, joan etorriko partida bilakatu zen, eta azken laurdenean etxekoek 30 puntu saskiratzea lortu zuten, garaipena lortuz.

Goierri Verkolek ez zuen arazo handirik izan Urdanetaren zelaian garaipena lortzeko, eta 47-93ko emaitzarekin nagusitu ziren. Lehen laurdena berdinduriko joan zen, eta 18-17ko emaitzarekin amaitu bazen ere, atsedenaldira heldu aurretik 8-30eko partzialarekin 26-47ko emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatian, partida bide beretik joan zen, eta garaipena lortu zuten gipuzkoarrek.

Tecnun SDk lortu zuen Natra Oņati Aloņa Mendiren aurkako gipuzkoarren arteko derbia, 71-48ko emaitzarekin. Azken laurdenean erabaki zen norgehiagoka, lehen hiru laurdenen ostean 46-40ko partidarekin heldu baitziren azken laurdenera. Bertan, 25-8ko partzialarekin erabat apurtu zuten partida.

Paules Barakaldok ere garaipena lortu zuen 59-66ko emaitzarekin Portugalete OSKren aurka. Lehen hiru laurdenetan joan etorri asko izan zituen partidak, eta 45-43koarekin ekin zien. Azken zatian, 2-9ko partzialarekin ekin zien kanpotarrek, baina 57na berdindu zuten bi minuturen faltan. Bertan, etxekoak sendoago izan ziren, eta azkenean garaipena lortu zuten.

Jardunaldia Salleko Renault Autonervionen aurkako garaipenarekin amaitu da, 61-58ko emaitzarekin Leioa SBT mendean hartu eta gero. Azken bi minutuetan erabaki zen partida, izan ere 49nako berdinketa apurtu zuten 6-0eko partzialarekin eta orduan aurrea hartuta abantaila mantendu zuten amaierara arte.