Xuven Cambados - Saenz Horeca Araberri (argazkia: diariodearousa.com)

Saenz Horeca Araberri eta Sammic ISB liderraren atzetik darraite

Saenz Horeca Araberrik garaipena erdietsi zuen Xuven Cambadosen zelaian, 21 puntuko desabantaila irauli eta gero. Galiziarrek alde hori izan zuten hirugarren laurden hasieran, baina bost jokalarik hamar puntuko langa gainditu zuten, non onena Fabio Santana izan zen 17 punturekin, eta horrela zaila izan zen euskaldunei garaipenak ihes egitea.

Xuven Cambados 77 - 85 Saenz Horeca Araberri

Arabarren kopuru berarekin dago Sammic ISB, Coviran Granadaren zelaian 74-80ko emaitzarekin garaipena lortu eta gero. Joan etorri askoko partida izan zen, eta berau azken hiru minutuetan erabaki zen, andaluziarrak 66-64 aurretik heldu zirelarik. Orduan, Iker Buenoren mutilek azken esfortzua egin, eta garaipena lortu zuten. Sempley eta Marciusek osatutako bikotea, bakoitzak 20 puntu lortu zutelarik, erabakiorra izan zen.

Covirán Granada 74 - 80 Sammic ISB

Porrot gogorra jasan zuen Zornotza STk, 73-89ko emaitzarekin Aceitunas Fragata Moronen aurka. Carreto, Wolf edo Mendiaren bajak nabaritu zituen Mikel Garitaonandiaren mutilek, eta atsedenaldira jada 41-56 galtzen ziren. Bigarren zatian andaluziarrek jokoaren kontrolarekin jarraitu zuen, eta bizkaitarrek errotazio falta sumatu zuten. Partidako onena bizkaitarren aldetik Ander Garcia izan zen 31 punturekin.

Zornotza ST 73 - 89 Aceituna Fragata Moron