Gernika KESB (argazkia: isb.eus)

Loiola Indautxurentzat Aranur ISBren aurkako partidako garaipena

Loiola Indautxu lidertzan da Aranur ISB 59-64ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Partida lehen laurdenetik kontrolpean izan zuten (15-21), eta bigarrengoan partida gehiago estutu bazen ere, aldeak bederatzi puntutara igo zituzten (25-34). Bigarren zatian, bizkaitarrek partida kontrolatu zuten, eta 18 puntuko abantaila izan bazuten er, azken laurdena 12 puntuko abantailarekin ekin zioten (36-48). Bertan, azkoitiarrek hobetu bazuten ere, eta jokoa kontrolatu bazuten, ez ziren markagailua iraultzeko gai izan.

Bigarren postuan dira Easo DBNko neskak, 60-42ko emaitzarekin Gernika KESB mendean hartu eta gero. Partidan beti aurretik izan ziren, eta aldeak apurka-apurka handitzen joan ziren, atsedenaldira 32-24koarekin heldu zirelarik. Hirugarren laurdenean 10-0eko partzialarekin ekin zioten partidari donostiarrek, partida erabat apurtuz, ata azken laurdenean bost puntu soilik jaso zituztelarik garaipena lortu zuten donostiarrek.

Tabirako Baquek laugarren postuan darrai, 70-51eko emaitzarekinElectro Alavesa Marianistas mendean hartu eta gero, bizkaitarrek beti markagailuan aurretik izan ziren partidan. Bigarren laurdenerako jada hamar puntuko abantaila zuten, eta bigarren zatian ezustekorik nahi ez, eta berdin jarraitu zuten lanean.

A-2 Fasea

Ostadar SKTk darrai lehen postuan, Ordizia 47-62ko emaitzarekin mendean hartu eta gero, eta euren jarraitzaileekiko aldeak mantentzen dute gipuzkoarrek.

Bigarren postuan da San Viator A, Getxo SB 54-41eko emaitzarekin mendean hartu eta gero, eta azkenik, arabarren atzetik dira Atletico Sn.Sn. Anie Tecnuneko neskak, Araba A 58-77ko emaitzarekin garaitu eta gero.