Mungia SK (argazkia: mungiast.org)

Carnicas San Marcial Erroibide Irun liderraren atzetik

Cafes Aitona Askatuakek ezin izan zuen garaipena erdietsi, eta 55-57ko emaitzarekin garaipen bakarrera jarri zaien, eta averagea aldeko duen Carnicas San Marcial Erroibide Irunen aurka galdu zuten.

Partida ongi hasi zuten donostiarrek, defentsan sendo zirela, eta 13-4 amaitu zen lehen laurdena. Aldeak handitzen joan ziren atsedenaldira bitartean, 31-18koarekin heldu zirelarik. Bigarren zatian, gauzak aldatu, eta 9-13ko partzialarekin aldeak murriztu zituzten. Berdin jarraitu zuten azken laurdenean, eta markagailua irauli zuten 51-53 ipiniz iruindarren alde. Donostiarrek amore eman ez, eta 55-53 jarri baziren ere, Ruanoren bi saskiratzerekin 55-57koa ezarri zuten.

Hirugarren postuko lehian, Goierri Verkolek garaipena lortu zuen 75-59ko emaitzarekin Mungia SKren aurka. Sailkapeneko goikaldean diren bi talderen arteko partida, berdintsua joan zen atsedenaldirako (37-35), etaberdin joan zen hirugarren laurdenean (56-50). Azkenengoan ongi ekin zuten etxekoek, eta 9 puntu bakarrik jaso zituzten, eta defentsa onari esker lortu zuten garaipena.

Narra Oņati Aloņa Mendi da lauko finalean sailkapena ematen duen azken postua, eta azken sailkatua den Portugalete OSK mendean hartu zuten (78-62). Bigarren laurden onari esker, atsedenaldira 43-33koarekin heldu ziren, eta aldeak bigarren zatian mantendu zituzten, azken laurdenean 17-12ko partzialarekin handitzea lortu zuten arte.

Jumar Gasteizek garaipena lortu zuen Hotel Gran Bilbao errio Otxoaren aurka 47-61eko emaitzarekin. Lehen hiru laurdenetan 39-41 ziren aurretik kanpotarrak, baina azken hamar minutuetan 8-20ko partzialarekin partida erabat apurtu zuten.

Garaipen estua lortu zuen Urdanetak, 66-72ko emaitzarekin Leioa SBT mendean hartuta. Bigarren zatian 12-23ko partziala lortuta hasi ziren ihes egiten markagailuan, eta azken laurdena 41-54koarekin hasita, aldeak mantentzen jakin zuten, azkenean garaipena lortuz.

La Trattoria Napoletana Barrena Berri STk garaipen garrantzitsua lortu zuen Tecnun SDren aurka 80-63ko emaitzarekin, eta beheko postuetatik ihes egiten dute. Bizkaitarrek markagailuak dioen baino partida zailagoa izan zuten, izan ere ez baitzuten azken laurden arte markagailuan ihes egitea lortu, eta donostiarrek azken laurdenean egindako hutsetaz baliatu ziren.

Jardunaldia Paules Barakaldoren garaipenarekin amaitu da, eta 80-52ko emaitzarekin Salleko Renault Autonervion mendean hartzea lortu zuten. Atsedenaldirako 13 puntuz goitik ziren (35-23), eta aldearekin lasaitu ordez, lanean jarraitu zuten Barakaldokoek, aldeak 24 puntutara igoz (58-34).