Simply Olivar - Zornotza ST (argazkia: basketzaragoza.net)

Zorntozak garaipen berri bat erdietsi du, hiru ordezkariek irabazi duten jardunaldian

Saenz Horeca Araberri bigarren postura igo da Viten Getafe 99-69ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Arabarrek ez zuten arazo handirik izan, eta lehen laurdenean jada 30-16 aurretik ziren. Minutuak aurrera joan ahala, aldeak handitzen joan ziren hein batean Tyron De Latineadiere jamaikarraren 32 puntu eta 10 erreboteei esker.

Saenz Horeca Araberri 99 - 69 Viten Getafe

Sammic ISB da hirugarren sailkatua, arabarren besteko garaipenekin. Gipuzkoarrek Brico Depot Ciudad de Valladolid mendean hartzea lortu zuten 83-80ko emaitzarekin, azken laurdenean 14 puntuko desabantaila irauli behar izan zuten partidan. 27-14ko partziala lortu zuten azken laurdenean Iker Buenoren mutilek, non barruan 'Sandi' Marcius 23 puntu eta 8 erreboterekin, eta Gaizka Maiza, antolatzailea, 16 punturekin nabarmendu ziren.

Sammic ISB 83 - 80 Brico Depot Ciudad de Valladolid

Albiste onak Zornotza STrentzat, izan ere garaipena lortu zuen Simplu Olivarren zelaian, eta aragoiko taldea jaitsierako postuetan utzi dituzte bi garaipeneko aldearekin, eta eurak play-offetako postuekiko garaipen batetara dira. Garitaoinandiaren mutilek zalantzati ekin zioten partidari (11-9), baina bigarren laurdeneko 8-24ko partzialarekin markagailuan aurrea hartu zuten. Bigarren zatian, etxekoek jokoa kontrolatzea lortu eta aldeak murriztea lortu bazuten ere, bizkaitarrek portzentaiek garaipena eman zien. Enosch Wolf 18 puntu eta 11 erreboterekin izan zen bizkaitarren jokalaririk aipagarriena.

Simply Olivar 61 - 67 Zornotza ST