Aranur ISB - Araba (argazkia: isb.eus)

Faboritoek ez dute hutsegiten

Euskadiko Txapelketagatik lehian ariko diren hiru taldeen garaipenek markatutako jardunaldia.

Loiola Indautxuk lidertzan darrai Gernika KESB 64-51 menderatu eta gero. Lehen laurden berdintsu baten ostean (20-17), bigarrengoan bilbotarrek bederatzi puntuko abantaila lortu zuten atsedenaldira heldu aurretik (35-26). Bigarren zatian, berau 16ra igo zuten (42-26), baina Gernika KESBk ez zuen amore eman, eta abantailak 17tik 13ra murriztea lortu zuten.

Bigarren postuan da Aranur ISB, Electro Alavesa Araski 39-65eko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Partida lehen laurdenean amaitu zen, azkoitiarrak 4-27 aurretik zirelarik, eta hiru laurdenen ostean abantaila 24-60koa zen. Gipuzkoarren erlaxazioak bultzatu zuen etxekoek aldeak murriztea, azken laurdenean bost puntu saskiratu baitzituzten.

Easo DBNk ere ez zuen arazo handirik izan Tabirako Baque mendean hartzeko, eta 67-33ko emaitzarekin nagusitu ziren. Atsedenaldirako 34-19ko emaitzarekin aurretik ziren donostiarrak, eta hirugarren laurdenean 23-3ko partzialarekin partida erabat apurtu zuten Ocañaren mutilek, aldeak azken laurden hasieran 40 puntutara igoz (62-22).

A-2 fasea

Ostadar SKTk lidertzan darrai 64-54ko emaitzarekin Getxo SB mendean hartu eta gero. 21-11ko hasierarekin lasartearrek partida kontrolatzea lortu zuten, aldeak beti mantendu zituztelarik.

Bigarren postuan da San Viator, Araba A 79-66ko emaitzarekin irabazi eta gero. Galdu zuten arabarrak garaipen batekin dira, kopuru bera du orain Atletico Sn.Sn. Anie Tecnunek, lehen garaipena erdietsi baitzuten donostiarrek Ordizia KE 62-51 menderatu eta gero. Ordiziarrak orain azken postuan dira, sailkapena oso estua dago, lau talde baitaude garaipen batekin.