Xuven Cambados - Sammic ISB (argazkia: Xuven)

Sammic ISB eta Saenz Horeca Araberriren garaipenak

Bi garaipen eta porrot bat LEB Platako gure ordezkarientzat.

Sammic ISBk garaipen garrantzitsua erdietsi zuen Xuven Cambadosen zelaian, eta azkenean 63-76ko emaitzarekin nagusitu ziren. Gaizki hasi bazuten ere, eta 14 behetik izan, gipuzkoarrek markagailua iraultzea lortu zuten, batez ere defentsako lanari esker. Jordan Semple eta 'Sandi' Marcius barneko jokalariek 18 eta 21 puntu lortu zuten hurrenez-hurren.

Xuven Cambados 63 - 76 Sammic ISB

Saenz Horeca Araberrik ere garaipena erdietsi zuen CB Tarragonaren aurka, 75-91ko markagailuarekin. Etxekoek ongi ekin zioten partidari, baina Joe Hart zelaian sartu zenean, bost hiruko saskiratu zituen, arabarrek markagailua iraultzea lortu zuten, eta horri esker, partidaren kontrola bereganatu zuten. Arabarrek saskiratutako 12 hirukoak erabakiorra izan zen garaipena lortzeko. Beau Levesquek saskiratutako 22 punturekin, taldeko saskiratzailerik onena izatea ahalbideratu zion.

CB Tarragona 75 - 91 Saenz Horeca Araberri

Zornotza ST arriskuan darrai, eta Coviran Grandaren aurkako partida galdu zuten (80-54). Mikel Garitaonandiaren mutilek lehen laurdena ongi eutsi zioten (18-14), baina apurka apurka, erritmoa galtzen joan ziren, eta granadarren erritmo altua gehiegizkoa izan zen, eta azken laurdeneko 27-13ko partziala gehiegizkoa izan zen.

Charles Nkaloulou, 15 punturekin, bizkaitarren saskiratzailerik onena izan zen.

Coviran Granada 80 - 54 Zornotza ST