Cristina Molinuevo (argazkia: Araski)

GDKO Ibaizabal eta ADB Araski AESk bolada onean darraite

GDKO Ibaizabalek eta ADB Araski AESk bolada onean darraite, biek garaipen berri bana erdietsi ostean.

Bizkaitarrek Azulejos Moncayo BFA menderatu zuten 59-44ko emaitzari esker, partidaren hasieratik aurrea hartu zutelarik, 20-9ko partzialarekin ekin baituzten. Partida alde horiekin mantendu zen atsedenaldira arte, eta bigarren zatian berriz ere Estitxu Ibarretxeren neskek aldeak handitzea lortu zuten. Jone Azkue 15 punturekin izan zen galdakaoztarren saskiratzailerik onena.

GDKO Ibaizabal 59 - 44 Azulejos Moncayo BFA

Bederatzigarren garaipena jarraian erdietsi zuten ADB Araski AESeko neskek, oraingoan 82-58ko emaitzarekin Leon Cuna del Parlamentarismo mendean hartu eta gero. Lehen laurden onari esker (21-9), Madelen Urietaren neskak aldeak handitzen joan ziren, eta atsedenaldirako 52-25 aurretik ziren. Bigarren zatian aldeak handitzen joan ziren, partida jada erabakita zegoelarik. Maria Liéra izan zen arabarren saskiratzailerik onena 18 punturekin.

ADB Araski AES 82 - 58 Leon Cuna del Parlamentarismo