Paules Barakaldo (argazkia: cbpaules.com)

Garaipen eroso batekin, liderrak bere bolada handitu du

Cafes Aitona Askatuakek beste aste batez sailkapeneko goikadean darrai 101-52ko emaitzarekin Portugalete OSK mendean hartu eta gero. Hasieratik amaierara arte kontrolpean izan zuten partida, eta donostiarrek atsedenaldirako 53-23 aurretik ziren, bigarren zatian aldeak handituz.

Bigarren sailkatua da Carnicas San Marcial Errobide Irun Goierri Verkolen zelaian 65-72ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Iruindarrek lehen zatian ongi eutsi zieten markagailuan (27-41), baina bigarrengoan etxekoek erreakzionatzea lortu zuten, baina kanpotarrek aldeak mantentzen jakin eta garaipena lortu zuten.

Mungia SKk garaipena erdietsi zuen berriz ere Jumar Gasteiz 60-46ko emaitzarekin menderatu eta gero, eta horrela iruindarrekin bat egin dute sailkapenean. Bizkaitarrek partida kontrolpean izan zuten hasieratik, eta ez zen azken laurden arte izan apurtzea lortu zutela, non gasteiztarrak blokeatu, eta garaipenerako aukera barik geratu ziren.

Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoak zazpigarren garaipena lortu dute jarraian, oraingoan Tecnun SD 77-66ko emaitzarekin menderatu zuten Santutxukoek, eta porrot honekin donostiarrak sailkapeneko behekaldean sartzen dira.

Narra Oņati Aloņa Mendik garaipena erdietsi zuen Leioa SBTren aurka, eta 87-72ko emaitzarekin nagusitu ziren. Lehen laurdenean aurrea hartu zuten etxekoek (28-20), eta horti aurrera aurretik mantendu ziren, nahiz eta bizkaitarrek amore emane z zuten, aldeak handitzen joan baziren ere.

La Trattoria Napoletana Barrena Berrik garaipen garrantzitsua erdietsi zuen beheko postuetatik ihes egiteko, Salleko Renault Autonervion 77-73ko emaitzarekin menderatzea lortu zuten. Lehen zatian sestaoko taldea aurretik heldu bazen (32-37), etxekoen erreakzioa heldu zen hirugarren laurdenean, markagailua irauliz (55-54), eta azken laurdenean beti aurretik izan ziren, garaipena lortuz.

Azkenik, Paules Barakaldok garaipena lortu zuen 52-30ko emaitzarekin Urdaneta mendean hartuz, jardunaldian saskiratze gutxien lortutako partidan. Kanpotarrek saskiratzeko izandako arazoak nabarmenak izan ziren, eta laurden bakarrean lortu zuen hamar puntu saskiratzea, eta azken laurdeneko 14-4ko partzialak partida erabat apurtu zuen.