Dani Lorenzo, Saenz Horeca Araberri (argazkia: Zuzenkipress)

Sammic ISB eta Saenz Horeca Araberrik garaipena lortu eta hirugarrenak dira

Saenz Horeca Araberrik garaipen garrantzitsua erdietsi zuen Fundacion Lucentumen aurka, eta bere burua sailkapeneko goikaldean ezartzen du. Arabarrak 86-63ko emaitzarekin nagusitu ziren, batez ere kanpoko marratik izandako protzentaiei esker (11/22), eta horrek partida kontrolatzea ahalbideratu zien, non hirugarren laurdenean 19 puntuko aldea zuten. Mirza Bulic bosniarra 20 puntu eta 11 erreboterekin izan zen onena.

Saenz Horeca Araberri 86 - 63 Lucentum Alicante

Sammic ISBk sendo darrai etxean, eta 66-60ko emaitzarekin Viten Getafe menderatzea lortu zuen. Partida geldoa izan zen, non bi taldeek akats asko egin zituzten, esaterako Iker Buenoren mutilek 21 baloi galdu zituzten, baina defentsako lanak ahalbideratu zien garaipena lortzea, atsedenaldira 29nako berdinketarekin heldu zen partidan. Ibon Guridiren lana 13 puntu eta 6 erreboterekin izan zen aipatzekoa.

Sammic ISB 66 - 60 Viten Getafe

Porrot latza jasan zuen Zornotza STk, nahiz eta barneko jokoan Wolf eta Aboubacarren baxak zituen liderraren aurka, Marin Ence Peixegalego. 89-75eko porrotarekin galdu bazuten ere, azken laurden arte ongi eutsi zien partidari, eta azkenean faltek eta nekeak eragin zion Mikel Garitaoinandiaren taldeari. Charles Nkaloulou, 22 punturekin eta 12 erreboterekin izan zen taldeko onena.

Marín Ence Peixegalego 89 - 75 Zornotza ST