Loiola Indautxu (argazkia: loiolabasket.com)

Easo DBNk lehen kolpea eman du Aranur ISB menderatuta

Lehen bi sailkatuen arteko partida Easo DBNn aldekoa izan zen, 57-56ko emaitzarekin Aranur ISB mendean hartu eta gero. Lehen hiru laurdenetan azkoitiarrek markagailuan aurretik amaitu bazuten ere (36-41), azkenekoan nahiz eta hamabi puntuko abantaila (37-49, 33. minutuan), etxekoen erreakzioarekin, hiruko marratik oso fin aritu ziren, azken minutura 57-55ekoarekin heldu ziren. Bertan, Larrañagak bi jaurtiketa libre izan bazituen ere, bakarra sartu zuen, garaipena Donostian geldituz.

Loiola Indautxu, lehen faseko hirugarren sailkatua da lehen liderra, 33-72ko emaitzarekin Electro Alavesa Araski mendean hartu eta gero, bilbotarrek hasieratik kontrolpean izan zuten partidan. Lehen laurdena 5-21ekoarekin amaitu zen, eta azken laurdena 20-61ekoarekin ekin zioten, jada erabakita zegoelarik.

Hirugarren sailkatua da Tabirako Baque, 56-44ko emaitzarekin Gernika KESB mendean hartu eta gero, Lehen laurdenetik kontrolpean izan zuten markagailua (20-10), eta nahiz eta bizkaitarrak aldeak murrizten joan ziren, azken laurdenera 38-35ekoarekin helduz. Orduan, etxekoen erreakzioari esker, eta lortutako 12 puntutako ezberdintasunari esker, garaipena lortu zuten durangarrek.

A2 Fasea

Araba Ak A2ko líder gisa ekin dio Faseari, 51-38ko emaitzarekin Getxo SB mendean hartu eta gero, eta baita ere Ostadar SKTk Atletico Sn. Sn. Anie Tecnun 56-59ko emaitzarekin menderatu ostean, eta San Viator Ak ere gauza bera egin zuen Ordizia KErekin 60-57ko emaitzarekin.