Natra Oņati Aloņa Mendi (argazkia: goiena.eus)

Liderrarentzat abantaila gehiago

Cafes Aitona Askatuakek lidertzan darrai Salleko Renault Autonervion 72-58ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Donostiarrek hamargarren garaipena erdietsi dute, eta bigarren sailkatua den Mungia SKrekiko aldeak handitu dituzte, 59-78ko emaitzarekin Carnicas San Marcial Erroibide Irunen aurka galdu baitzuten, eta horrela bizkaitarrekin bat egin dute sailkapenean. Iruindarrek ongi hasi zuten partida (13-20) eta nagusitasuna atsedenaldira arte mantendu zuten, bertara 13 puntuko aldearekin helduz. Bigarren zatian mungiarrek erreakzionatu barik jarraitu zuten, eta aldeak 19 puntutara igo ziren.

Goierri Verkol da laugarren postuan, 69-56ko emaitzarekin Tecnun SD mendean hartu eta gero. Partida bigarren laurdenean apurtu zen 24-7ko partzialari esker, eta horri esker 18 puntuko abantaila lortu zuten atsedenaldirako (39-21). Bigarren zatian aldeak mantentzearekin nahikoa izan zuten urretxuarrek.

Natra Oņati Aloņa Mendik goruntz darrai, 75-56ko emaitzarekin Paules Barakaldo menderatu ostean. Hasieratik nagusi izan ziren gipuzkoarrak (21-12), eta Judezen mutilek atsedenaldira 12 puntuko abantailarekin heldu ziren, aldeak hirugarrengoan mantendu zituztelarik.Azken minututetan, oņatiarrek jokoa kontrolatuz jarraitu zuten, aldeak 19 puntutan utziz.

Bolada onean darrai ere Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoak, 87-84ko emaitzarekin Portugalete OSK menderatu eta gero. Bi luzapen behar izan zituen partidak, non lehen hiru laurdenen ostean etxekoak hamar puntuz goitik ziren, baina 17-27ko partzialarekin partida berdindu zuten, Angulok azken unean sartutako hirukoari esker (72-72). Lehen luzapenean, berdintasuna mantendu zen (77-78), baina Saizek bi jaurtiketatik bakarra sartu, eta luzapenera heldu ziren. Azkenengoan, etxekoek aurrea hartu, eta aldeak mantentzen jakin zituzten, garaipena lortuz.

Jumar Gasteizek garaipena lortu zuen Urdanetaren aurka 79-53ko emaitzarekin. Hasieratik gasteiztarrek kontrolpean izan zuten partida, non laurden guztietan nagusitu ziren, eta hirugarren laurden amaieran jada 54-34 aurretik ziren.

Azkenik, La Trattoria Napolettana Barrena Berri STk garaipena lortu zuen Leioa SBTren aurka (75-70), non hasiera on bati esker, aurretik ipini ziren markagailuan, eta minutu askotan mantendu ziren berdin. Baina azken minutuetan zuten abantailari ezin probetxua atera ibili ziren (60-69), eta lau minutu horietan jasotako 15 puntuak garesti ordaindu zituzten.