Easo DBN eta Aranur ISB (argazkia: isb.eus)

Easo DBN eta Aranur ISBk berdindurik amaitu dute lehen fasea

Lehen faseko azken jardunaldian ez zegoen gauza askorik jokoan, Easo DBNk jada jokatuta zuen bere partida, eta lehen postua zihurtatuta zeukan. Lehen postu hori Aranur ISBrekin elkarbanatzen du, baina averagearekin aurretik dira. Azkoitiarrek 78-44ko emaitzarekin Araba A menderatu zuten, hasieratik aurrea hartu zuten partidan, izan ere atsedenaldira 39-16 aurretik ziren.

Hirugarren postuan Loiola Indautxu sailkatu da, San Viator A 47-74ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Bilbotarrek errez garaitu zuten, fase honetan garaipen bakarra lortu duen taldearen aurka.

Azkenik, Gernika KESBk garaipena erdietsi zuen Tabirako Baqueren aurka 56-59ko emaitzari esker, eta partida hau A1ean errepikatu ahalko dute.